Alexander Mendiburu dekanoari elkarrizketa Noticias de Gipuzkoa egunkarian
Urtarrilaren 26an, igandea, Alexander Mendiburu fakultateko dekanoari elkarrizketa egin zioten Noticias de Gipuzkoa egunkarian.
Adimen Artifizialeko gradua abian jartzeak sortu duen interesa jasotzen du elkarrizketak, eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak informatikaren arloan duen ibilbidea, esperientzia eta potentziala berrikusten ditu.