Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Euskararen Nazioarteko Eguna

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/27

Zer da kode-poesia?

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egingo dugun ekitaldia:

Zer: Zer da kode-poesia?
Non: Informatika Fakultateko Ada Lovelace aretoa
Noiz: Abenduaren 3an, asteartea, 12:00an
Nork: Manex Garaio (PuntuEus fundazioaren izenean) eta Bertol Arrieta
Manex Garaio informatika Fakultateko ikasle ohia da; orain PuntuEUS fundazioan dihardu lanean.
Bertol Arrieta (http://www.bertolarrieta.net) idazlea eta informatikaria da, Informatika Fakultateko ikasle ohia eta baita bertako irakasle eta IXA taldeko ikerlari izandakoa ere (doktoregoa bertan egin zuen) orain dela gutxi arte. Berak gidatu ditu PuntuEUS fundazioaren ekimenez Euskal Herrian egin berri diren kode-poesiako lehen tailerrak.
Trailerra: Kode-poesia (YouTube). [Klasean jartzera animatzen gaitu Bertolek]
Helburua: Literatura eta informatika elkartzen diren lurralde gutxi esploratuan barneratzeko gonbita da hau, programazioa eta poesia uztartzeko aukera. Hitzaldi honetan, kode-poesiaren oinarriak ezagutuko ditugu, eta hainbat adibide aztertuko dira.
Programa: Lehendabizi, ekimenaren berri emango du PuntuEus fundazioak aurkezpen labur batekin, eta gero, kode-poesiaren oinarriak azalduko ditu Bertol Arrietak. Aurkezpen rockanroleroa hitz eman digu!

Informatika Fakultateko Euskara batzordea