Egunean Behin programazio lehiaketaren sariak ebatzi dira
Lehenengo argitaratze data: 2020/03/26
Ebatzi dira Egunean Behin aplikaziorako galde-erantzunak automatikoki sortzeko programazio lehiaketaren sariak. Guztira 20 pertsona edo talde aurkeztu dira, eta denen artean 53 galdera-sistema berri sortzeko programak proposatu dituzte.
Hona hemen epaimahaiaren erabakia (akta).
Xabi Arbulu informatika ingeniariak aurkeztutako ‘Erloju-orduak’ proiektuak lortu du lehen saria (500 euro).
Epaimahaiak nabarmendu duenez, “Programazio erraza eta eraginkorra izateaz gain, egileak beste 5 galdera-sistema bikain aurkeztu ditu. Gainera, galderen sistema horrek balio berezia izango du euskara ikasten ari direnentzat“.
Lehenengo sariaz gain, 5 akzesitak (100€ bana) honako lan hauentzat izan dira:
-
EH-eskualde-mapak (Javier Cabau Laporta eta Olga Ibáñez Solé)
-
Labirintoa (Gorka Urbizu)
-
Elhuyar-definizioak (Mari Susperregi)
-
Kubo-kontaketa (Ander Salaberria)
-
Bi-aktore-eta-Japoniera (Cecilia Domingo)
Epaimahaiak ontzat hartu ditu oso lehiaketan parte hartzaileen kopuru handia eta lanen kalitatea. Ideia asko jaso dira bide klasikotik (wikidatako datuak erabiltzea) gai berriak gehitzeko. Baita ideia berri batzuk erantzun posibleen multzoa hobeto sortzeko ere. Gainera, ideia berri batzuk sortu dira erantzun posibleen artean erantzun oker egokienak hobeto aukeratzeko, eta wikidataz gain datuak beste biltegi irekietatik jasotzeko: besteak beste OSRM, openstreetmap.org, maps.wikimedia.org, Wikidata.org, Wikidata:Lexicographical data, argia.eus, matxin.elhuyar.eus, eta Hunspell.
Aipagarria da hiru ikastegitan ikasleak dinamizatu dituztela lehiaketan parte hartzeko, ekintza didaktiko gisa. Hor daude Mutrikuko Institutua (galderak sortzeko mugikor-aplikazioak sortzea) eta HAP-LAP masterra (Python programazioa hizkuntzalari konputazionalentzat). Beste hizkuntza batzuk ere erabili dituzte (japoniera, katalana, espainiera, ingelesa, poloniera, errumaniera, hungariera), eta hirugarren master bat (automatikoki sortutako mapetan herrien arteko distantziak eta bidai-iraupenak). Denek ezin izan dute saria irabazi, baina oro har ekarpen interesgarri asko egin dira Egunean Behin galdera-sistema berriak sortzeko.
ZORIONAK saridun guztiei!!! Eta mila esker parte hartu duten informatikari edota informatika zale guztiei!
Loturak: