Eneko Agirre, 2021 Informatikako Sari Nazionala
Lehenengo argitaratze data: 2021/05/21
Eneko Agirre Bengoa, HiTZ Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroko zuzendaria eta Informatika Fakultateko irakasle-ikertzailea, SCIE-BBVA 2021 Informatikako Sari Nazionala jaso berri du, Aritmel modalitatean. Modalitate horrek ingeniaritza informatikoaren arloan egindako ekarpen zientifiko nabarmenak saritzen ditu, kasu honetan, hizkuntza naturalaren prozesamenduaren esparruan egindako ekarpen bikainengatik, bereziki, testuen biltegi handien ustiapenean, sare semantikoekin konbinatuta, eta itzulpen automatikoari aplikatutako konputazio neuronalean oinarritutako ikaskuntza ez-gainbegiratuan.
Espainiako Informatikako Elkarte Zientifikoak ere Mikel Artetxe saritu du
Informazio gehiago: BBVA Fundazioa, Campus, Europa Pres
ZORIONAK biei!!