XSLaren edukia

Irakasleak

AMAYA MESANZA MORAZA

Ezagutza arloa
Kartografia, Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritza
Saila
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
amaia.mesanza@ehu.eus

Topografiako ingeniari teknikoa (1997) UPV/EHUn, Geoteknologia kartografikoetako masterra Ingeniaritza eta Arkitekturan (2011) eta doktorea (2017) Salamancako Unibertsitatean. 2015eko irailaz geroztik, Irakaskuntza Plangintzaren eta Irakasleen zuzendariorde lanpostua betetzen du Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, eta, gainera, irakasle da 2003tik.



2000. urteaz geroztik, UPV/EHUko Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldean ikertzailea da. Bertan, eraikin historikoetan erregistro geometrikoko hainbat teknika aplikatzen espezializatu da, baita datuak estatistika-tekniken eta datu-meatzaritzako tekniken bidez tratatzen ere. Lan-ildo hori inflexio-puntua izan da, ez bakarrik bere ibilbidean, baita aipatutako lantaldearen proiektuetan ere, Arkitekturaren Arkeologiaren diziplinaren barruan mundu mailako metodologia-pizgarri gisa agertu baita. Azken 20 urteetan 40 ikerketa-proiektu baino gehiagotan parte hartu du, bai estatuan, bai nazioartean, eta hainbat artikulu zientifikoren egilekide izan da.