Breadcrumb

Sarrera-ingurumen-zientzietako-gradua

Ingurumen Zientzietako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Ingurumen Zientzietako Gradua - Aurkezpena

Gero eta gehiago jabetzen gara ingurumena eta natura baliabideak babestuko dituzten ereduak diseinatzearen beharraz. Askotariko erronkei egin behar diegu aurre: garapen jasangarria, uren tratamendua eta arazketa, atmosferara egindako igorpenen tratamendua eta kontrola, hondakinen kudeaketa, lurralde plangintza, energia berriztagarriakā€¦ Erronka horiei guztiei zorroztasunez eta fidagarritasunez aurre egiteko, beharbeharrezkoak dira Ingurumen Zientzietako prestakuntza espezifikoa jaso duten pertsonak.

Profesional modura prestatuko zara, eta gai izango zara ingurumenaren babeserako eta prebentziorako jarduerak aztertzeko eta garatzeko, ikuspegi integral batez, faktore teknikoak, zientifikoak, ekonomikoak, juridikoak eta sozialak aintzat hartuta.

Gradu honek izaera esperimental nabarmena du, laurden bat laborategiko eta landako praktiketan egiten baita. Nahitaezko praktiken bidez, lanbide honen eguneroko lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

botoia-liburuxka-Farmazia-Fakultatea

Grado-ciencias-ambientales-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Profesional aditua izango zara ingurumenean eta natur baliabideetan.
  • Prestakuntza integrala, alderdi zientifikoak, teknikoak, sozioekonomikoak eta legalak barne.
  • Mundu profesionalarekiko harreman zuzena, enpresa pribatu entzutetsuetan edo gune publikoetan praktikak eginez.
  • Nazioartekotasunarekiko bokazioa: prestakuntza beste unibertsitate batean osatu ahal izango duzu estatuan, Europan edo Latinoamerikan.

ingurumen-zientzietako-gradua-Perfil

Sarrera-profila

Ingurumenaz liluratuta dagoen pertsona bat bazara, zure ingurunea hobetu nahi baduzu eta biologiako eta kimikako ezagutzak badituzu, Ingurumen Zientzietako Gradua aukera ezin hobea da zuretzat.

Irteera profesionalak

Gradu honen diziplinartekotasunak lan aukera asko irekiko dizkizu:

  • Ingurumen auditoriak eta aholkularitzak enpresa eta erakunde publikoetan
  • Ingurumen prestakuntza eta hezkuntza naturaparkeetan,ingurumena ezagutzeko zentroetan, ikastetxeetan, etab.
  • Airearen, uren eta lurzoruen kalitatearen analisia eta kontrola
  • Hondakinen kudeaketa
  • Kutsatzaileak kontrolatzeko sistemen ezarpena
  • Lurzoru kutsatuen kontrola eta tratamendua
  • Ingurune naturalaren kudeaketa
  • Irakaskuntza
  • Ikerkuntza ingurumenenaren esparruan eta animalia eta landare biologiaren arloan besteak beste