Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen, Vigoko Unibertsitatearen eta Burgoseko Unibertsitatearen unibertsitate arteko doktorego programa bat da.
Honako hauek dira programa honen barruan garatzen diren ikerketa ildoak:
- Energia eraginkortasuna, sistema termikoen, mekanikoen eta energia berriztagarrien modelizazioa. Energia berriztagarrien potentziala, biomasaren errekuntzaren modelatua, biomasa galdaren diseinua, CFD bidez errekuntza prozesuen simulazioa eta abar gisako gaiak aztertzen dira.
- Doitasun handiko tekniken bidez industria intereseko fluidoen propietate termodinamikoen ikerketa. Ildo honetan industria interes gehien duten fluido berriak ikertzen dira, hala nola elektrolito likidoak, ionikoak eta nanofluidoak.
- Eraikuntzaren munduari dagokion ildoa. Eraikuntzaren energia eraginkortasunarekin eta ingurumenarekin erlazionatutako gaiak barne hartzen ditu. Hauek dira ildo honen esparruan garatzen diren ikerketa jarduerak: bero transferentziaren esperimentazioa eta modelatua eraikinen osagaietan, eraikinen energia birgaitzea, ACVren garapen metodologikoa eraikuntzan eta abar.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 2
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 8
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: koldobika.martin@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: eficienciaenergetica.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Eraginkortasun Energetikoa eta Iraunkortasuna |
|
Ingeniaritza Termikoa |
|