Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Eficiencia energética

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Gomendatutako profila betetzen duten ikasleak izango dira industria, garraio eta eraikuntza eta hirigintzako energia eraginkortasun eta jasangarritasunaren esparruan eta ingeniaritza termikoaren edo parekoen esparruan graduondoko ikasketak egin dituztenak.

XSLaren edukia

Ez da prestakuntza osagarririk ezarri.
-1. MERITUA (%25): erakunde publikoek/pribatuek, Doktoretza programan integratutako ikerketa-taldeek edo lan-harremana duten enpresek/zentro teknologikoek doktoretza-tesia lortzea erraztuko duen laguntza teknikoa edota finantzarioa izatea (doktoratu aurreko laguntzak, zentro teknologikoekin kontratuak). -2. MERITUA (%15): Doktoretza-programaren ikerketa-lerroekin bat datorren ikerketa-proiektu bat garatua izatea. Positiboki balioztatzen da gaia Doktoretza-programako irakasleek abala ematea. -3. MERITUA (%25): Graduko eta Masterreko prestakuntza akademikoa baldintza orokorretan ezarritakoari egokitzea. -4. MERITUA (%10): motibazio-gutuna. Bertan balioztatuko dira Doktoretza-programa honekiko motibazioa, azalpen-argitasuna, originaltasuna eta taldean lan egiteko gaitasuna. -5. MERITUA (%10): Europako parametroen arabera hizkuntzak jakitea. Ama-hizkuntza ez diren hizkuntzak bakarrik balioztatuko dira; ez hizkuntza ofizialak, ez Doktoretza-programako hiru unibertsitateetakoak, ezta aurkeztuko diren hautagaien jatorrizko herrialdeetakoa ere. -6. MERITUA (%15): Ikerkuntzako beste meritu batzuk (prestakuntza-ikastaroak, beste doktorego batzuk, argitalpenak, biltzarrak)

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Galiziera

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.