XSLaren edukia

Irakasleak

AITOR BASTARRICA IZAGUIRRE

Ezagutza arloa
Kartografia, Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritza
Saila
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
aitor.bastarrika@ehu.eus

Aitor Bastarrika Izagirrek Topografian Ingeniaritza Teknikoa ikasi zuen UPV/EHU-n (1998) eta Geodesia eta Kartografian Ingeniaritza Alkalako Unibertsitatean (2000), eta unibertsitate honetan bertan egin zituen doktorego ikasketak (2009), Kartografia, GIS eta Teledetekzioa programan hain zuzen ere.

Eskarmentu handiko irakaslea da (14 urte), ‘Metodo Topografikoak’, ‘Lanen Topografia’, ‘Teledetekzioa’, ‘Geografia Informazioko Sistemak’ irakasgaiak irakatsi ditu Topografian Ingeniaritza Teknikoan, baita ‘Geografi Informazioko Sistemak’ Ingurumen Zientzietako Graduan. Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa masterrean parte hartzen du ‘Kartografia, GIS eta Teledetekzioa’ irakasgaiean, eta berriki Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan Masterrean parte hartzen du ‘Ingurumen diseinurako Tresnak’ irakasgaiean. Gradu Amaierako eta Master Amaierako hainbat lan zuzendu ditu, eta bi doktoreko-tesien zuzendaria da.



Bere ikerketa teledetekzioko irudien ustiapenean oinarritzen da, batez ere suteen kartografiaren inguruan. Hainbat metodologia garatu ditu erretako eremuen kartografia modu automatikoetan lortzeko, eta gaur egun Google Earth Engine tresna bidez irudi sorta tenporalak ustiatzen dabil.