2012

Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko idazkaritzak Kalitateko 5S Diploma eskuratu du

2010az geroztik Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko idazkaritzako Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak 5S Programa egikaritzen ari dira bere arloan.

Pasa den maiatzaren 30ean Kanpo-Ikuskapena pasa zuten, oso emaitza honekin. Horren ondorioz, Euskaliteko 5S Kalitateko Klubean sartzeko aukera zabaldu eta Arloko Diploma eskuratuko dute.

ZORIONAK!

2011

UPV/EHUk informatikako materiala eman dio Ekuatore Gineako komunitate bati

UPV/EHUko Gipuzkoako Campusak-Irakasleen Unibertsitate Eskolak eta campuseko Errektoreordetzak zehazki-informatikako materiala eman dio (PCak eta monitoreak) Ekuatore Gineako Bata hiriko Nkolombong komunitateko liburutegiari, informatika-gela bat sortzeko. Berpiztu elkartea arduratu da materiala bidaltzeaz (www.berpiztu.org), Anaia Kaputxinoek Afrikako eskualde horretan egiten duten lana kudeatu eta babesten duen Gobernuz Kanpoko Erakundea. Emaitza honi esker, liburutegia erabiltzen duten gazteek teknologia berrietara hurbiltzeko aukera izango dute.