ENTZUTE-SAREA-Baliabideen gida

Baliabideen gida

Zertan lagun zaitzakegun ulertzeko gida erraza :)

Erantzun guztiak galdera batekin hasten dira

Erronkak, beldurrak, zalantzak, galderak...

Unibertsitate-etapak aldaketak, erabakiak eta erantzukizunak dakartza. Horregatik, UPV/EHUren Entzute eta Erantzute Sareak lagundu egingo zaitu. Pertsonen sare bat gara, UPV/EHUren ikastegi guztietan gaude, eta entzuteko eta behar duzun laguntza emateko prest gaude. Ez zaude bakarrik; arazo akademiko, psikologiko, ekonomiko edo sozial bat partekatu behar baduzu edo zure egoera hobetzeko orientazio bila bazabiltza, lagundu egingo zaitugu.

Gida honetan, unibertsitateak zure esku jartzen dituen baliabideei eta zerbitzuei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Erantzun guztiak galdera batekin hasten dira... Has gaitezen garrantzitsuenekin!