honoris jesus maria de leizaola sanchez

Jesús Maria de Leizaola Sánchez

Izen-abizenak:

Jesús Maria de Leizaola Sánchez
 

Inbestidura eguna:

1988ko urriaren 3a 
 

Jakintza arloa:

Zuzenbidearen historia
 

Proposamena egin duen organoa:

Zuzenbide Fakultatea
 

Aitabitxia edo amabitxia:

Gregorio Monreal Zia
 

Arrazoia:

Euskal literatura eta kultura ikertzen egindako meritu intelektualetatik harago, gaurtik aurrera doktore den Jesus Mª de Leiozaolak merezimendu oso bereziak ditu Euskal Unibertsitate Publiko honetan. Unibertsitatearen aitzindaria izan zen nolabait: idazluma eskuan, gazte eta lizentziatu berri zelarik kalean aldarrikatu zuen, eta aukera izan zuenean sortu egin zuen, egoera prekarioan, 1936ko azaroan. Orduan, Eusko Jaurlaritza eratu berriko Justizia eta Kultura sailburua zen. Erabakia gerra betean hartu zuen, eta horrek are agerikoago egiten du sekulako esperantza jarria zuela Unibertsitatean gizon hark, zentzuz erabakita eta merezimendu osoz gaur doktore izendatu duzuen hark (lehendakariak 1988/1989 ikasturtea hasteko ekitaldian emandako hitzaldia).
 

Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:

1988/09/06