Kudeaketa tratamenduak

TG0050 - Berdintasuna eta genero indarkeria

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Alde batetik, prestakuntza eskaintzea, bai online bai aurrez aurrekoa, UPV/EHUko ikasle, irakasle eta AZPkoei. Datuak tratatzen dira zuzendaritzak eskaintzen dituen ikastaro eta programetarako izena ematerakoan eta notetan. Bestetik, ustezko indarkeria adierazpenen salaketei buruzko datuak tratatzen dira, Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 7an onartutako genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloari jarraituta, babesteko indarkeria bizi izan duten edo bizitzen ari diren pertsonak.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Tratamendua beharrezkoa da unibertsitatearen interes legitimoak betetzeko, interesdunen interesen eta oinarrizko eskubide eta askatasunen gainetik egonik interes legitimo horiek.

Beharrezkoa da interesdunaren edo beste pertsona batzuen bizi interesak babesteko.

Legedia

1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero indarkeriaren aurka oso‑osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/54 Zuzentaraua, enplegu eta okupazioren arloan gizonen eta emakumeen arteko aukera eta tratu berdintasunaren printzipioa aplikatzeari buruzkoa.

3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Benetako Berdintasunari buruzkoa.

Genero Indarkerien aurkako UPV/EHUren Protokoloko II. eranskinean aipatutako lege eta arau guztiak.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.

Ez da nazioarteko transferentziarik egingo.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Genero indarkeriari edo tratu txarrei buruzko informazioa
    • Kondena edo zigor hauste penalak
  • Identifikazioko datuak:
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
    • Irudia / Ahotsa
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Egoera zibila
    • Familiari buruzko datuak
    • Jaioteguna
    • Adina
    • Sexua
    • Nazionalitatea
    • Ezaugarri fisikoak edo antropometrikoak
  • Gizarte-egoerari buruzko datuak:
    • Bizilekua
    • Zaletasunak / bizimodua
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
    • Prestakuntza eta tituluak
    • Ikasketen historiala
  • Enpleguari buruzko xehetasunak:
    • Lanpostuak
    • Langilearen historiala

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu