TG0034 - Ordezkaritza eta defentsa juridikoa
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkaritza eta defentsa juridikoa gauzatzea eta gestionatzea unibertsitatea parte den prozedura judizialetan eta horietako parte extrajudizialetan. Jarduera horrek berezko daukan dokumentu gestioa.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Tratamendua beharrezkoa da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen interes legitimoak betetzeko, hau da: bere eskubide eta interesak ordezkatzea eta defendatzea justizia epaitegietan bera parte den auzi prozeduretan, eta horietako parte extrajudizialetan, betiere, bat etorrita indarreko prozedura legediarekin.
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Tratamendu honetako datuak jakinarazi ahal izango dizkiegu auzitegi eta epaitegi eskudunei, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea parte den prozedura judizialetako hirugarren interesdunei eta unibertsitatearen erantzukizun zibilaren aseguru etxeei, beitere, prozedurari buruzko indarreko xedapenetan jasoko kasuetan. Horrez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Babes berezidun datuak:
- Osasuna
- Sindikatu bazkidetzari buruzko informazioa
- Administrazio arloko arau hausteak
- Identifikazioko datuak:
- NAN / IFZ
- Gizarte Segurantzako / Mutualitateko zk.
- Erregistroko zenbaki pertsonala
- Izen-abizenak
- Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
- Telefonoak
- Izenpea / Hatz-marka
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
- Egoera zibila
- Familiari buruzko datuak
- Jaioteguna
- Jaioterria
- Adina
- Sexua
- Ekonomia eta finantza-arloari eta aseguruei buruzko datuak:
- Sarrerak, errentak
- Bankuko datuak
- Nominako datu ekonomikoak
- Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
- Prestakuntza eta tituluak
- Lanbide-arloko esperientzia
- Enpleguari buruzko xehetasunak:
- Kidegoa / eskala
- Kategoria / maila
- Lanpostuak
- Ekonomikoak ez diren nominako datuak
- Langilearen historiala
- Kontratuko datuak
- Bateraezintasunak
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.