Kudeaketa tratamenduak

TG0033 - Prebentzioko eta osasun arloko datuen tratamendua

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileen eta irakasle-ikertzaileen arloko osasun gestioa eta kontrola egitea, hartara bermatzeko laneko segurtasun eta osasunaren arloan eraginkortasunez babestuta egoteko langile horiek duten eskubidea, helburu horretarako egin beharrekoak izanik: arriskuen prebentzioa, zaintza epidemiologikoa eta giza harremanetan sortutako gatazken gestioa, guztia osasun arloan. Era berean, helburua da langileei bermatzea aldian-aldian beren osasuna zaintze dela kontuan izanda kasuan kasuko arriskuak, horretarako osasun azterketak eginda, bai langileak azterketa horretarako baimena ematen duenean, bai Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legeari jarraituz osasun azterketa nahitaezkoa denean, eta aldez aurretik langileen ordezkariei informazioa emanda.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Datuen tratamendua beharrezkoa da prebentzio eta lan arloko medikuntzaren helburuetarako eta langileen lanerako gaitasuna aztertzeko, eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legeak 14. eta 22. artikuluetan zehaztutakoa betetzeko, bertan jasota baitago administrazio publikoak bere zerbitzupeko langileak laneko arriskuetatik babesteko eginbeharra daukala, eta beren segurtasuna eta osasuna bermatzekoa lan arloari dagokionean, barne hartuta lana betetzearen ondorioz eta lan horren arriskuak kontuan izanda langileak behar duen mediku laguntza.

Aipatutako legearen arabera Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatek langileen osasuna zaintzeko daukan betebeharrari jarraituz langileei egiten dien osasun azterketa dela eta (unibertsitateko langileek berek egindako azterketen kasuan zein kanpokoek egindakoetan), unibertsitateak ezin ditu atzitu azterketa horretako datuak zuk berariazko baimena eman ezean; jakin dezakeen datu bakarra da lanerako gai zaren edo ez, bat etorrita Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legeko 22. artikuluarekin.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Tratamendu honetako datuak lagako zaizkio enpresa adjudikatariari osasun azterketak egin ditzan edo analisi klinikoak egiten duen enpresa adjudikatariari, baina, betiere, helburu bakarra osasun azterketak egitea izanik. Era berean, laga ahal izango dizkiogu Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko langileen ordezkariei, enpresa batzordeari, sindikatuetako ordezkariei, laneko arriskuen prebentzioko ordezkariei eta segurtasun eta osasun batzordeei, eta soilik honakoetan jasotako kasuetan: Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea, 22.4 artikulua; Langileen Estatutuaren Legearen testu bateratuko 64.7.a), 2. atala, eta 65. artikuluak; Askatasun Sindikalari buruzko 11/1985 Lege Organikoa, 10.3.1) artikulua. Horiez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Osasuna
  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Gizarte Segurantzako / Mutualitateko zk.
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Egoera zibila
    • Familiari buruzko datuak
    • Jaioteguna
    • Jaioterria
    • Adina
    • Sexua
    • Nazionalitatea
    • Ezaugarri fisikoak edo antropometrikoak
  • Enpleguari buruzko xehetasunak:
    • Kategoria / maila
    • Lanpostuak

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu