TG0020 - Odontologia klinika
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Datuen tratamenduaren helburua da odontologiako arrerako administrazio gestioa. Arreta hori unibertsitateko kideei eskaintzen zaie, bai eta, oro har, herritarrei ere, eta arretaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean ematen diren odontologiako ikasketetan irakaskuntzako jarduerak osatzea. Horrela, bada, behartuta zaude zure datu pertsonalak ematera odontologia arreta izateko, horiek gabe ezinezkoa baita zerbitzu hori ematea.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Tratamenduaren legezko oinarria da adierazitako helburuetarako berariazko adostasuna eman duzula; profesionalek egingo dute, bere erantzukizunpean eta behartuta egonik sekretu profesionala gordetzera. Hala ere, jakinarazten dizugu adostasuna edozein unetan kentzeko eskubidea duzula, baina horrek ez duela inongo eraginik lehendik emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Babes berezidun datuak:
- Osasuna
- Identifikazioko datuak:
- NAN / IFZ
- Izen-abizenak
- Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
- Telefonoak
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
- Jaioterria
- Adina
- Sexua
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.