TG0016 - Aldezlea
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Datuen tratamenduaren helburua da aldezleari egindako galderei edo aurkeztutako kexuei erantzuna ematea, bitartekaritza lana eskatzen zaionean prozedurak erraztea proposamen, iradokizun eta aholkuen bidez.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Datuen tratamendua beharrezkoa da UPV/EHUk lege eginbeharrak bete ditzan, hain zuzen ere Unibertsitateen Lege Organikoko xedapen gehigarrietatik 14.enean zehaztutakoa; izan ere, horri jarraituz unibertsitateak bere antolaketa egituran unibertsitateko defendatzailearen figura izan behar du (UPV/EHUn aldezlea), horren bidez irakasleen, ikasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen eskubideak eta askatasunak babesteko, eta unibertsitateko organo eta zerbitzuekin izan ditzaketen arazoak eta gorabeherak konpontzeko. Horregatik guztiagatik, aldezlearengana jo duzunez, behartuta zaude datu horiek ematera.
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Nahitaezko kasuetan, datuak UPV/EHUko organo, zerbitzu edo langileei lagatu ahal izango zaizkie, aldezleari egindako galderei eta aurkeztutako kexei erantzun ahal izateko eta proposamenak, iradokizunak eta aholkuak aurkeztu ahal izateko. Horiez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Identifikazioko datuak:
- NAN / IFZ
- Izen-abizenak
- Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
- Telefonoak
- Izenpea / Hatz-marka
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
- Kidegoa (ikaslea, irakasle‐ikertzailea edo AZPkoa)
- Campusa
- Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
- Prestakuntza eta tituluak
- Ikastegia edo lanlekua
- Enpleguari buruzko xehetasunak:
- Kidegoa / eskala
- Lanpostuak
- Langilearen historiala
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.