TG0014 - Erregistro Orokorra
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Datuen tratamenduaren helburua da dokumentuen sarrera eta irteera erregistratzea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. Era berean, interesdunak beharrezko bitarteko elektronikorik ez badu, tratamenduaren helburua da gaitutako funtzionario publiko batek haren identifikazioa edo sinadura elektronikoa egin dezan ahalbidetzea.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Datuen tratamendua beharrezkoa da UPV/EHUk lege eginbeharra bete dezan, hain zuzen ere, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16. artikuluan zehaztutakoa; izan ere, horren arabera, administrazio bakoitzak erregistro elektroniko orokor bat izango du, hartan idazpena egiteko edozein dokumentu aurkezten edo jasotzen dela ere unibertsitateari lotutako edo haren mendeko edozein administrazio‐organo, organismo publiko edo entitatetan. Horregatik guztiagatik, izaera pertsonaleko datuen titular zaren hori behartuta zaude datu horiek ematera. Baldin eta interesdunaren identifikazioa edo sinadura elektronikoa gaitutako funtzionario batek egiten badu, horretarako duen sinadura elektronikoaren sistema erabiliz, tratamenduaren legitimazioa interesdunaren adostasuna izango da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 12. artikuluaren arabera.
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Identifikazioko datuak:
- NAN / IFZ
- Izen-abizenak
- Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.