Kudeaketa tratamenduak

TG0007 - Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen espedienteak

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburuak dira: UPV/EHUn betetzen dituzun zerbitzuen administrazio arloko gestioa, eta hori gauzatzea eta kontrolatzea administrazioaren arlo guztietan eta barne hartuta: ordutegi kontrola, nominen gestio osoa eta horiei ezinbestean lotutako eta horiek eragindako administrazio egintzak eta zerga araubidea eta gizarte prestazioei buruzkoa betetzeko beharrezko diren gestioak.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Tratamendua beharrezkoa da zuk administrazioarekin daukazun kontratua edo harremana gauzatzeko eta unibertsitateak bere zerbitzura dituen langileen arloan dituen eginkizunak betetzeko. Guztia oinarri hartuta: Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoko 73. artikulua; Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateratua onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua. Era berean, tratamendua beharrezkoa da UPV/EHUrekin lotzen zaituen kontratu edo izendapenak dakartzan betebeharrak betetzeko oinarri hartuta: zerga arloko araubidea (PFEZ, ez‐egoiliarren errentaren gaineko zerga...), Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra, Estatutuko Funtzionario Zibilen Gizarte Segurantzari buruzko Legea eta nahitaez ezarri beharreko gainontzeko araudia. Horregatik guztiagatik, behartuta zaude aipatutako datu pertsonalak ematera.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Aipatutako helburuetarako guztiz beharrezkoak diren datu horiek lagatu ahal izango dizkiogu Administrazio Publikoetako Ministerioaren Langileen Erregistroari, oinarri hartuta abenduaren 30eko 2073/1999 Errege Dekretua. Horiez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Osasuna
    • Sindikatu bazkidetzari buruzko informazioa
    • Administrazio arloko arau hausteak
  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Gizarte Segurantzako / Mutualitateko zk.
    • Erregistroko zenbaki pertsonala
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak
    • Izenpea / Hatz-marka
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Egoera zibila
    • Familiari buruzko datuak
    • Jaioteguna
    • Jaioterria
    • Adina
    • Sexua
  • Ekonomia eta finantza-arloari eta aseguruei buruzko datuak:
    • Sarrerak, errentak
    • Bankuko datuak
    • Nominako datu ekonomikoak
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
    • Prestakuntza eta tituluak
    • Lanbide-arloko esperientzia
  • Enpleguari buruzko xehetasunak:
    • Kidegoa / eskala
    • Kategoria / maila
    • Lanpostuak
    • Ekonomikoak ez diren nominako datuak
    • Langilearen historiala
    • Kontratuko datuak
    • Bateraezintasunak

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu