Kudeaketa tratamenduak

TG0006 - Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Datuen tratamenduaren helburua da informazioa ematea eta egokitzapenak eta neurriak ezartzea ezgaitasunak dituzten ikasleentzat, eta, batez ere, ikasketa premia bereziak dituztenentzat, aukera berdintasuna bermatzeko unibertsitateko ikasketen arloan.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Datuen tratamendua beharrezkoa da Unibertsitateen Lege Organikoaren arabera (hogeita laugarren xedapena) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak dituen eginbeharrak betetzeko, eta, hain zuzen ere, ezgaitasunak dituzten ikasleen, eta, batez ere, ikasketa premia bereziak dituzten ikasleen inklusioaren arlokoak. Horregatik guztiagatik, egokitzapenari buruzko informazioa eta egokitzapenak eskatzen dituen pertsona behartuta dago datu horiek ematera.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Ezgaitasuna
  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Erregistroko zenbaki pertsonala
    • Izen-abizenak
    • Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
    • Telefonoak

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu