TG0002 - Diru laguntzak
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Tratamenduaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ikasleentzako ematen dituen diru laguntzak kudeatzea, hau da, eskariak gestionatzea eta administrazio arloan egin beharreko egintzat betetzea: ebazpenak, betearazpenak eta kontrola.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Tratamendua beharrezkoa da laguntzak bideratzeko, horien bidez bermatzeko ikasleak unibertsitatera sartu eta unibertsitatean ikasten jarraitzeko aukera daukala arazo ekonomikoak horren eragozle izan gabe. Hori guztia bat etorrita, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 45.4 artikuluan eta otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoak,38.3 artikuluan zehaztutakoarekin. Horregatik guztiagatik, laguntzetarako eskaria egin duzunez, datuon titular iznaik behartuta dago datu horiek ematera.
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Helburu horretarako, eta soilik helburu horretarako, erabiliko diren datuak banketxe eta erakunde lankideei laga ahal izango dizkiegu emandako laguntzak bideratze aldera, eta, egoki denean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailari nahitaezko diru bilketarako, bai eta legez agindutako beste batzuei ere. Horiez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Babes berezidun datuak:
- Ezgaitasuna
- Identifikazioko datuak:
- NAN / IFZ
- Gizarte Segurantzako / Mutualitateko zk.
- Izen-abizenak
- Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
- Telefonoak
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
- Egoera zibila
- Familiari buruzko datuak
- Jaioteguna
- Jaioterria
- Adina
- Sexua
- Nazionalitatea
- Ekonomia eta finantza-arloari eta aseguruei buruzko datuak:
- Bankuko datuak
- Zergak
- Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
- Prestakuntza eta tituluak
- Ikasketen historiala
- Enpleguari buruzko xehetasunak:
- Langilearen historiala
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.