TG0001 - Unibertsitatera sartzeko prosezua
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Tratamenduaren helburua da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikasketa ziklo desberdinetara sartzeko probak egitea eta onarpen prozesuak kudeatzea, eta horretarako beharrezko diren jarduketak eta prozesu horietatik eratorritakoak egitea.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Datuen tratamendua beharrezkoa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak goi mailako hezkuntzan zerbitzu publikoa eman dezan, hain zuzen ere, egin nahi dituzun ikasketa horiek eman ditzan, Unibertsitateen Lege Organikoak 1. eta 42. artikuluan zehaztutakoari jarraituz. Horregatik guztiagatik, izaera pertsonaleko datuen titular zaren hori behartuta zaude datu horiek ematera.
Hartzaileak
Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Helburu hauetarako tratatuko diren datuak, eta soilik helburu horretarako, banketxe eta erakunde lankideei laga ahal izango dizkiogu, tasa akademikoak kobratzeko. Era berean, beste unibertsitate batzuei eman ahal izango dizkiegu, espedienteak lekuz aldatzeko; goi mailako hezkuntzaren arloko eskumena daukan Eusko Jaurlaritzako sailari eta ministerioari; eta kanpoko akreditazio agentziei. Horiez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Babes berezidun datuak:
- Ezgaitasuna
- Identifikazioko datuak:
- NAN / IFZ
- Izen-abizenak
- Helbidea (posta-helbidea, posta elektronikoa)
- Telefonoak
- Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
- Familiari buruzko datuak
- Jaioteguna
- Jaioterria
- Sexua
- Nazionalitatea
- Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
- Prestakuntza eta tituluak
- Ikasketen historiala
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.