EHU-aren Letren Fakultatean, 2006ko urriaren 24tik 26ra bitartean, Greziar eta Latindar ataleko kideak diren Guadalupe Lopetegi Semperena, Maite Muñoz García de Iturrospe eta Elena Redondo Moyano ikertzaileek antolaturik, Retórica y Educación izeneko Jardunaldiak egin ziren.
EHU-aren Zuzenbide Fakultatean, 2006ko abenduaren 11tik 13ra bitartean, Antzinate Klasiko ataleko kidea den José Ángel Tamayo Errazkin doktoreak antolaturik, Mundo Klasikoaz III Hitzaldi Zikloa: Cristianos y paganos en Roma izeneko ikastaroa egin zen.
EHU-aren Zuzenbide Fakultatean, 2007ko apirilaren 24an eta maitazaren 4, 11 eta 18an, Antzinate Klasiko ataleko kidea den Esperanza Osaba García doktoreak antolaturik, El arte de la comunicación: aproximación a la retórica y el derecho izeneko ikastaroa egin zen.
Beasain eta Idiazabalen, 2007ko ekainaren 11tik 15era bitartean, Aranzadi Zientzia Elkarte eta AZIko Historiaurre ataleko ikertzaileak diren Javier Fernández Eraso eta Josean Mujika Alustiza doktoreek antolaturik El Megalitismo y otras formas funerarias contemporáneas en su contexto social, económico y cultural izeneko Kongresua egin zen. Ekitaldi gisa Arabako Errioxan aurkitutako megalitoak (La Chabola de la Hechicera eta Los Llanos) zein La Hoyako herrixka eta Museoa bisitatu zituzten.