XSLaren edukia

Komunikazio Gaitasunaren Garapena - Euskara eta Gaztelania - Lehen Hezkuntzan II

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Lehen Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUN ZEHATZAK :

A) Lehen Hezkuntzako testuinguruan agertzen diren testuak erabili, sortu eta prozesatzea.

B) Hizkuntza gaitasuna hobetzea bi hizkuntza ofizialetan egoki erabiltzeko lan eremuan.

C) Eskolaren inguru soziokulturalean eta eskolako familiekin elkarrekintzan aritzeko beharrezkoak diren gizarte eta komunikazio-gaitasunak garatzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1.- GAIA. HIZKUNTZA TREBETASUNAK ETA HAIEN ARTEKO HARREMANAK. AZPIAN DIREN PROZESU KOGNITIBOAK.

Hizkuntza trebetasunen azpian diren prozesu kognitiboak -hitz egin, entzun, irakurri eta idatzi-, trebetasunen arteko harremanak, eta haietaz aritzeko beharrezkoak diren kontzeptuak ulertzea, horiek guztiak tresna gisa hartuz, komunikazioan hizkuntza nola erabiltzen den aztertzeko.



2.- GAIA. ESKOLA EREMUKO AHOZKO ETA IDATZIZKO TESTUEN BEHAKETA ETA AZTERKETA, ERATZEN DUTEN OSAGAI TESTUALEI ETA TESTUINGURUKOEI ERREPARATUZ.

Etorkizuneko irakasleen hizkuntzaren jabekuntza/hizkuntza-gaitasunaren garapena honakoetan oinarritu behar da: eskola eremuko testuak behatzea, ekoiztea eta aztertzea era sistematikoan, berariaz arreta ipiniz osagai testualei eta zehazten dituzten testuinguruko ardatzei.





3.- GAIA. TESTU-ANALISI ETA EKOIZPENA IRAKASKUNTZAN.

Komunikazioa gelan eta gelaz kanpoko eremuko egoeratan oinarrituko da.

3.1.- Komunikazioa irakas-esparruan: diskurtso didaktikoa, input egokitua, irakurketa ozena, dramatizazioia.

3.2. Komunikazioa eskolan: elkarrizketak gurasoekin, txostenak, eginkizunen memoriak, elkarrizketak lankideekin.

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia eragilea izango da neurri handi batean; edonola ere, parte-hartzailea, lankidetzan eta hausnarketan oinarrituta, teoria eta praktika elkarren artean lotuz. Hori dela eta, irakaslea, eta ikasleak ere, eduki-multzoak garatuz joango dira eta aurkezpenen bidez elkarrizketak, eztabaidak eta iritzi ezberdinak sorrarazi nahi dira.



Arlo praktikoan ikasleak bakarkako lanak edo talde-lanak ere egingo ditu. Talde-lana eta lankidetza bereziki garrantzizkoak izango dira; beraz, errespetua, konfiantza eta tolerantzia giroa agertuko du ikasleak eskoletan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



Ebaluazio jarraia:



Banakako lanak: % 20.

Taldeko lanak: % 30.

K3 modulua (talde lana): % 20. K3a giltza izanik, modulua gainditu behar da irakasgaia gainditu ahal izateko.

Azterketa idatzia: % 30.



Irakasgaia gainditzeko baldintza da hizkuntzaren erabilera egokia (5 akats gramatikal edo ortografiko baino gehiago ez

egitea).

Irakasgaia gainditzeko atal guztiak gainditu behar dira.





Azken ebaluazioa:



Azterketa idatzia: % 40.

Ahozko azterketa: % 40.

K3 modulua (banaka, ikus moduluaren gida Fakultateko webgunean): %20. K3a giltza izanik, modulua gainditu behar da irakasgaia gainditu ahal izateko.



Irakasgaia gainditzeko baldintza da hizkuntzaren erabilera egokia (5 akats gramatikal edo ortografiko baino gehiago ez egitea).

Irakasgaia gainditzeko atal guztiak gainditu behar dira.





Ebaluazio jarrai zein ez-jarraiko ikasleek ohiko deialdiari uko egin ahal diote:



1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Lasarte Leonet, G. (2019). Gaitasun komunikatiboak II. Diskurtso profesionalak. EHUko Argitalpen Zerbitzua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

IDIAZABAL,I.,LARRINGAN, L.M.(ard.),(1998). Koherentzia, kohesioa eta konexioa: testuratze baliabideak. Hizkuntzaren azterketa eta irakaskuntza. EHU, Arabako Foru Aldundia.



LASARTE LEONET, G. (2019). Gaitasun komunikatiboak II. Diskurtso profesionalak. EHUko Argitalpen Zerbitzua.



PEREZ ESTEVE, Poilar y ZAYAS; Felipe (2007) Competencia en comunicación lingüística. Alianza.



RUIZ BIKANDI, U. (2009). Bigarren hizkuntzaren Didaktika haur eta Lehen Hezkuntzan. EHU zerbitzua.



RUIZ BIKANDI, U. (2000) Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria. Síntesis.



SERAFINI, Mª Teresa (1989). Cómo redactar un tema. Paidós.



SMITH, Frank (1990) Para dar sentido a la lectura. Visor.



SOLÉ, Isabel (1992) Estrategias de lectura. Graó.



TOUGH, J. (1989). Lenguaje, conversación y educación. Visor.



VILA, Montserrat, (coord.) (2005) El discurso oral formal. Graó.



ZUBIRI, Ilary & Zubiri (1995), Euskal gramatika osoa. Didaktiker.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALBERDI, X., SARASOLA, I. (2001). Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia EHU.

BEAUGRANDE, Robert & DRESSLER, Wolfgam, (1997) Introducción a la lingüística del texto. Ariel.

BROWN, Gilliam y YULE, George (1993), Análisis del discurso. Visor.

CARLINO, Paula (2005) Escribir, leer y apender en la universidad. Fondo de Cultura Económica.

CASTELLÁ, J.M.-COMELLES, S.-CROS, A.-VILÁ, M. (2007) Entender(se) en clase. Las estrategias comunicativas de los docentes bien valorados. Graó.

CASTELLÓ, Montserral (Coord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Graó.

Garcia-Arriola E.A., Iruskieta M. (2016). Intentziozko irakurketa ozena: lehen urratsak. Tantak 28 (2): 85-110.

GARZIA, J., (2005). Kalko okerrak, Eusko Jaurlaritza, EIMA.

GARTZIARENA, A. (2004). Euskararen araugintza, arauak eta hiztegi batua: ariketak eta ebazpenak. IKA.

HABE, (2003). Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez. HABE.

Regueiro, M.L. eta Sáez, D.M. (2013). El español académico. Guía práctica para la elaboración de textos académicos. Arco/Libros.

SANZ, G. (2005) Comunicación efectiva en el aula. Técnicas de expresión oral para docentes. Graó.

Van DIJK, T (2000). El discurso como estructura y proceso. Gedisa.

Vilà Santasusana, M. eta Castellà, J.M. (2014). 10 ideas clave. Enseñar la competencia oral en clase. Aprender a hablar en público. Grao.

Aldizkariak

ARTICLES de Didáctica de la Llengua i de la Literatura
AULA
BEHINOLA
CLIJ
HIKHASI
IRRIAK
TANTAK
TEXTOS de Didáctica de la Lengua y la Literatura

TaldeakToggle Navigation

31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

32 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala