XSLaren edukia
Hizkuntzaren Didaktika eta Atzerriko Hizkuntza
- Ikastegia
- Bilboko Hezkuntza Fakultatea
- Titulazioa
- Haur Hezkuntzako Gradua (Euskera)
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 9
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 6 | 9 |
Gelako p. | 84 | 126 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Gaitasunak / Ikasketa emaitzak
E1. Etapa honetako komunikazio gaitasun desberdinei erreferentzia egiten dieten eskola curriculumeko atalak eta gaitasun horien ikasketari eta garapenari buruzko teoriak ezagutzea.
E1.1.-Bere irakurketetan edo bizitza errealetik ateratako egoeretan komunikazio gaitasunen jabekuntzari eta garapenari buruzko teoria desberdinak identifikatzeko gai da.
E1.2.-Eskola curriculumari buruz duen ezagutza aplikatzen du eta kontuan hartzen du proposamen didaktikoak egitean.
E2. Komunikazio gaitasun desberdinen garapena ahalbidetzeko baliabideak ezagutzea eta behar bezala aplikatu ahal izatea.
E2.1.-Baliabide desberdinak ezagutzen ditu eta egoera zehatzetara egokitzen ditu, komunikazio gaitasunen garapenaren esparruko helburu didaktikoen arabera.
E3. Atzerriko hizkuntza baterako lehen hurbilketa bat sustatzeko gai izatea.
E3.1.-Haurra atzerriko hizkuntza bat ikastera animatzeko eta ikasketa hori estimulatzeko baliabideak ditu.
E4. Atzerriko hizkuntza sistema gisa erabiltzea, lau trebetasunak praktikan jarriz.
E4.1.-Atzerriko hizkuntza ahoz eta idatziz erabiltzen du.
Z1. Hizkuntzarekin zerikusia duten egoerei eraginkortasunez aurre egitea, kultura eta hizkuntza anitzeko testuinguruetan.
Z1.1.-Hizkuntza baliabideak ondo erabiltzen daki, kultura eta hizkuntza anitzeko testuinguruetan.
Z2. Ahoz eta idatziz behar bezala komunikatzea eta adierazpen teknika desberdinak erabiltzen jakitea.
Z2.1.Hizkuntza behar bezala erabiltzen du, eta egoera zehatzetara egokitzen du.
(E. Irakasgaiko gaitasun espezifikoak Z. Zeharkako gaitasunak)
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
LEHEN ZATIA
1. Hizkuntzak Haur Hezkuntzako curriculumean.
2. Komunikazioaren garapena bizitzako lehenengo urteetan, familian eta eskolan.
3. Ahozkotasunaren ezaugarriak. Ahozko ulermena eta adierazpena lehenengo hizkuntzan eta bigarren hizkuntzan.
4. Ahozko diskurtsoaren generoak Haur Hezkuntzan.
5. Ahozkoa ikasteko eta garatzeko irakaskuntza estrategiak lehenengo hizkuntzan eta
bigarren hizkuntzan. Hezkuntza egoerak eta jarduerak.
BIGARREN ZATIA
6. Hizkuntza sistema gisa: fonologia, morfosintaxia, hiztegia; diskurtsoa.
7. Hizkuntzaren erabilera: ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazmena.
8. Hizkuntzaren erabilera arauak
9. Atzerriko Hizkuntza Haur Hezkuntzan:
9.1. Egitura-alderdiak:
- Atzerriko hizkuntzak EAEko hezkuntza-sisteman
- Atzerriko hizkuntzetako irakasleak
- Atzerriko hizkuntzetako ikasleak Haur Hezkuntzan
9.2. Alderdi metodologikoak:
- Haur Hezkuntzan atzerriko hizkuntza bat irakasteko ikuspegi metodologikoak. Edukien eta hizkuntzen ikasketa integratua
- Baliabide didaktiko batzuen erabilera: ipuinak, abestiak, errimak, jolasak, IKTak
MetodologiaToggle Navigation
Irakaslearen azalpenak eta ikasleen taldeko nahiz banakako lana nahasten ditu. Bi kasuetan, nahitaezkoa dira ikasleen parte-hartze aktiboa, taldeko ekintza, edukiei buruzko hausnarketa eta norberaren ikasketa prozesuarekiko erantzukizuna.
Gelako eta praktiketako saioen helburua irakasgaiaren oinarrizko edukiak ulertzea eta barneratzea izango da.
Bertaratuta (talde handitan edo txikitan)*
-Edukien azalpena, azterketa eta eztabaida.
-Zenbait jarduera: materialekin lan egitea euskarri desberdinetan, testuen irakurketa kritikoa, etab.
-Banakako eta/edo taldeko lanen ahozko aurkezpena.
-Zalantzak argitzea.
Bertaratuta, tutoretzetan
-Zalantzak argitzea.
-Lanak gidatzea.
Gelatik kanpo
-Azterlana.
-Banakako edo taldeko lanak.
-Testuen irakurketa kritikoa.
-Bibliografiaren eta beste material interesgarri batzuen bilaketa.
*Osasun egoerak presentzialtasuna murriztea eragitekotan, ikasgaia moldatuko litzateke legokiokeen presentzialtasun mailara- Horretarako, egokitzat hartzen diren sareko baliabideak erabiliko dira, irakaskuntza-kalitatearen alde.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ikastegien testuingurua, irakaskuntza modalitateak edota diziplinarteko moduluko lana kontuan hartuz, Eskola bakoitzak bere ebaluazio sistema zehatza du.
Bilboko Hezkuntza Fakultatea:
- Irakasgaiaren lehen parteak (Hizkuntzaren Didaktika): notaren %56
- Irakasgaiaren bigarren parteak (Atzerriko Hizkuntza): notaren %44
- Bai lehenengo partean eta bai bigarrenean diziplinarteko modulu lana egingo da eta aipatuko ehuneko horien %10a hartuko du kasu bakoitzean.
ETENGABEKO EBALUAZIOAREN SISTEMA
-Garapenezko banakako azterketa, azken emaitzaren %50 eta %70 bitarteko balioa izango duena. Idatzizkoa edo ahozkoa izan daitekeena, eta osasun egoerak ezarritako baldintzen arabera bideratuko dena.
-Talde lanak: %30etik %50era, taldearen egoeraren arabera
Ebaluazio jarraituaren sisteman dauden eta agindutako lanak egiten dituzten ikasleen kasuan, irakasgaiaren atal bakoitzaren azken kalifikazioa azterketaren emaitzaren eta ikasleak irakasgaian zehar egindako lanaren balorazio orokorraren araberakoa izango da.
Irakasgai honen ebaluazioa osatzen duten zati biak eta zati bakoitzeko atal ezberdinak gainditu beharko dira nahitaez irakasgai osoa gainditzeko. Atal guztietan hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena eskatuko da.
Deialdi batean ikasleak irakasgaiaren parte bat aprobatuko balu baina ez bestea, aprobatutako nota gordeko zaio kurtso berean hurrengo deialdira aurkezten denean, baina ez da notarik gordeko ikasturte batetik bestera.
OHIKO DEIALDIARI UKO EGIN NAHI DUEN IKASLEA
Irakasgaiaren azterketari uko egitea dela eta, ebaluazio jarraiaren ikasleak aukera izango du deialdiari uko egiteko (12.2. artikulua). Garatzeko azterketara ez aurkeztekotan ikasleak deialdiari uko egin diola ulertuko da eta Ez Aurkeztua agertuko zaio kalifikazioan.
AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA
Ikasleek azken ebaluazioaren sistemaren bidez ebaluatuta izateko eskubidea dute (etengabeko ebaluazioan parte hartu edo ez Art. 8.3) Horretarako, etengabeko ebaluazioari uko egin behar diote, irakasleari uko egitea idatziz adieraziz, 18 asteko epe barruan. Ikasle horiek irakasgaiaren parte bakoitzari dagokion azterketa egin beharko dute. Azterketa hori gehienbat garatzekoa izango da (bestelako galdera-motak ere izan daitezke) eta aipaturiko kasuan dauden ikasleentzat egongo da diseinatuta.
Ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten ez badio, etengabeko sistemaren arabera ebaluatuko zaio.
Deialdi batean ikasleak irakasgaiaren parte bat aprobatuko balu baina ez bestea, aprobatutako nota gordeko zaio kurtso berean hurrengo deialdira aurkezten denean, baina EZ DA INOLA ERE NOTARIK GORDEKO IKASTURTE BATEKO BESTERA.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
-237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa. (EHAA 2016/01/15).
-Eskoletan erabilitako materialak.
-Ordenagailua.
-Bideoak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Hizkuntzaren Didaktika
.Bigas, M. eta Correig, M.(2000). Didáctica de la lengua en la Educación Infantil. Barcelona: Síntesis.
.Cervera,M. (1993). Literatura y Lengua en la Educación Infantil. Bilbao: Mensajero.
.Gutierrez Mangado, M.J. eta Ezeizabarrena, M.J. (2022). Hotsetik hitzera. Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek? Erein.
.Ruiz, U.(koordinatzailea) (2000). Didáctica de la segunda lengua en Educación Infantil y Primaria. Barcelona: Síntesis.
.Ruiz Bikandi, U. (2009). Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan, UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua.
.Wells, G. (1987). Aprender a leer y escribir.Barcelona: Laia.
Ingelesa
-Hizkuntza:
.Murphy, R. (1996): Essential Grammar in Use. C.U.P. Cambridge.
.Murphy, R. (1996): Essential Grammar in Use. Suplementary Exercises (with answers). C.U.P.
Cambridge.
.Collie, J. (1996): Double Take. Listening and Speaking 2. O.U.P. Oxford.
.Strange, D. (1996): Double Take. Reading and Writing 2. O.U.P. Oxford.
-Didaktika:
.Cortina-Pérez, B. eta Andúgar Soto, A. (2018). Didáctica de la lengua extranjera en Educación Infantil: Inglés. Madrid: Pirámide.
.House, S. (1997). An Introduction to Teaching English to Children. Richmond Publ.
.Moon, J (2000): Children Learning English. MacMillan Heinemann.
.Guillén, C. eta Alario, C. (2002): Didáctica de la Lengua Extranjera en Educación Infantil y
Primaria. Síntesis Educación.
- Hiztegiak:
Collins Diccionario Español-Inglés, English-Spanish. Bartzelona: Grijalbo. 1992
Longman Dictionary of English Language and Culture. Longman.
Oxford Photo Dictionary. Oxford: O.U.P. 1991
Gehiago sakontzeko bibliografia
Del Río, M.J. (1993). Psicopedagogía de la lengua oral: un enfoque comunicativo. Barcelona: ICE-HORSORI.
Monfort, M. (2003). El niño que habla. Madrid: CEPE,SL.
Palou, J. eta Boch, C.(2005). La lengua oral en la escuela. Barcelona: Graó
Reyzabal,M.V.(1993): La comunicación oral y su didáctica. Madrid: La Muralla.
Rosario López, C. (1996). Didáctica de la comunicación verbal. Nancea.
Tough, J. (1987). El lenguaje oral en la escuela. Madrid: Visor.
Aldizkariak
TANTAK (https://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=3199)
HIK HASI (http://www.hikhasi.eus/Albistegia)
TEXTOS (https://www.grao.com/es/textos)
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- EIZAGIRRE TELLERIA, NEREA
- HUARTE ABASOLO, MAIDER
- MILLA MELERO, RUTH
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-1 | 08:30-10:00 10:30-12:00 | ||||
18-18 | 08:30-09:30 | 11:00-13:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- JULIANA ARETOA - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- JULIANA ARETOA - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- JULIANA ARETOA - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-10 | 11:30-14:00 | 11:30-14:00 | |||
10-10 | 14:00-16:00 | ||||
16-17 | 08:30-11:00 | ||||
19-30 | 08:30-11:00 | ||||
30-30 | 11:00-13:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1S08G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S17G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S08G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S06G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S06G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S06G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-10 | 08:30-11:00 | 11:00-13:30 | |||
10-10 | 14:00-16:00 | ||||
16-17 | 09:00-11:30 | ||||
19-30 | 09:00-11:30 | ||||
30-30 | 11:00-13:00 11:30-13:30 | 09:30-11:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1S09G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S09G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S09G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S09G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S09G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S09G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S09G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
2-10 | 08:30-11:00 | 12:00-14:30 | |||
10-10 | 15:00-17:00 | ||||
16-17 | 08:30-11:00 | ||||
19-30 | 08:30-11:00 | ||||
30-30 | 11:00-13:00 | 08:30-10:30 | 14:30-16:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1S15G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S15G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S15G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S15G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S15G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S10G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S10G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)
- 1S10G - BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA (HORIZONTAL)