Eduki publikatzailea

Cartografía del Periodismo Reposado/Lento (Slow Journalism) digital en español: Recopilatorio de prácticas innovadoras y de calidad

Ikertzailea(k):
Carmen Peñafiel (IP), Txema Ramírez de la Piscina, Beatriz Zabalondo, Alazne Ayestaran, Imanol Murua, Guillermo Gurrutxaga, Amaia Álvarez, Miren Manias, Itsaso Manias, Antxoka Agirre, Udane Goikoetxea, Gabriel A. Corral
Denboraldia:
2017-tik 2021 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Espainiako Ekonomia eta Konkurrentziarako Ministerio MINECOk finantzatutako proiektua (FEDER funtsen babesarekin). Kodea: CSO 2016-76020-R
Zenbatekoa guztira:
41.000 €
Deskribapena:

Kazetaritza digitalak azken bi hamarraldietan izan duen gorakadak informazioaren kontsumoan aldaketa disruptiboak sortu ditu. Aldaketok direla medio, urte gutxiren buruan oso sendo ziruditen irakurketa-azturak urtu edo aldatu egin dira informazioak jasotzeko bide berriei ateak irekiz. Indarrean dagoen eredu digitalak edukien laburtasuna, arintasuna eta berehalakotasuna ekarri ditu eta, horren ondorioz, sarritan informazioaren kalitatea bera kaltetuta gertatu da, zenbait ikerketak argiki frogatu dutenez. Sistema informatibo honekiko kritiko diren herritarrak gero eta gehiago dira. Izan ere, eredu horren aurrean, azkenaldian, kazetaritza ulertzeko beste gune batzuk loratu dira. Kazetaritza Pausatua edo Arnas luzeko kazetaritza deitua izan da; Slow Journalism etiketarekin ezagunagoa nazioartean (funtsean New Journalism edo Kazetaritza Berriaren bertsio post-industriala da). Ikerketak ondorengo helburu hauek lortu nahi ditu: 1. Slow Journalism edo kalitatezko kazetaritza pausatu digitala ezaugarritzea. 2. Espainieraz kazetaritza pausatu digitala praktikatzen duten webguneen kartografia egitea. 3. Praktika hau lantzen duten kazetari eta kolaboratzaileen profila zehaztea. 4. Bereziki berritzaile eta, kudeaketa aldetik, eraginkorrak diren tipo honetako webguneak identifikatzea. 5. Webgune hauen informazio-iturriak zehaztea. 6. Kazetaritza mota honetako irakurleen asebetetze-maila ezagutzea. 7. Oro har kazetaritzaren etorkizunaz eta bereziki praktika honen geroaz aditu eta profesionalen aburua ezagutzea. Ikerketa ondorengo abiapuntu honetatik abiatzen da: Kalitatezko Slow Journalism egunez egun aurrera doa Interneten. Egun kuantitatiboki bigarren mailakoa eta geografikoki periferikoa dena, etorkizun hurbilean, kualitatiboki esanguratsua eta, zenbait kasutan, orain arte hegemonikoak izan iren komunikabide nagusiei beren hegemonia auzitan jartzeraino aila daiteke. Ikerketak metodologia teknika kuantitatibo eta kualitatiboak erabiliko ditu. Webgune hauetako profesional, kolaboratzaile, eta irakurleei inkestak egingo zaizkie. Era berean, bereziki berritzaile diren webguneak aztertuko dira (kasu-azterketa teknika erabiliz). Era berean, sakoneko elkarrizketak egingo zaizkie eremu honetan aditu diren profesional eta akademikoei. Ikerketa honen emaitzek gaur egun kazetaritzak dituen erronkak argitzen lagunduko dute. Orobat, ikerketa honek kazetaritzaren munduak bizi duen une nahasiari konponbideak eskaintzen lagunduko du.

Lotura duen dokumentua:
(Beste leiho bat zabalduko du)Proiketuari buruzko informazioa  (pdf ,1,50 Mb)