ADDI igotzeko prozedura lh hh

Gradu Amaierako Lanaren matrikula egin, defentsa eskatu eta ADDI gordailura igo

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak EHUko ADDI Artxibo Digitala erabiliko du aurrerantzean GRALak gordailura igotzeko. ADDI EHUko Irakaskuntza eta Ikerketarako Artxibo Digitala da eta, haren xedea, Unibertsitatean egiten diren irakaslanak zein ikerlanak biltzea eta antolatzea da. 

Ikasleak matrikula eta defentsa eskaera burutu ondoren, zuzendariak (GAURren) ikaslearen ebaluazio-txostena igoko du. Hau egina dagoenean, lana ADDIra igotzeko mezu bat jasoko du ikasleak (ikusi ADDIko gida). Behin ikasleak azken urrats hori emanda, GrALa gordailu ofizialean jasoko da eta epaimahaikideek ikusgai izango dute defentsa baino lehen. (GRALeko egutegia ikusi)