mugikortasuna_fakultatekoikasleak

Fakultateko Ikasleentzako Mugikortasun Programak

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak bere ikasleek mugikortasun programa desberdinetan parte hartzeko aukera sustatzen du. Programa hauek atzerriko naiz estatuko unibertsitate desberdinetan egonaldiak egiteko aukera ahalbidetzen dute, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren Mugikortasunerako Programen barnean.

Fakultateko graduko ikasketetarako Mugikortasun Programak

Fakultateko graduko ikasketetarako Mugikortasun Programak:

  • Erasmus programa
    Lauhileko bakarreko edo ikasturte osoko egonaldi akademikoak Europako unibertsitateetan (kontsultatu GAUR). Deialdian parte hartzeko baldintzak eta diru-laguntzak:  + Informazioa

  • SICUE programa
    Lauhileko bakarreko edo ikasturte osoko egonaldi akademikoak Espainiako unibertsitateetan (kontsultatu GAUR). Deialdia eta parte hartzeko baldintzak:   + Informazioa

  • Latinoamerika
    Lauhileko bakarreko egonaldi akademikoak Latinoamerikako unibertsitateetan (kontsultatu GAUR). Deialdian parte hartzeko baldintzak eta bekak: + Informazioa

  • Beste norakoak
    Egonaldi akademikoak mundu osoko unibertsitateetan, Europakoak, Latinoamerikakoak eta Espainiakoak izan ezik, lauhileko bakarreko edo ikasturte osokoak (kontsulatu GAUR). Deialdian parte hartzeko baldintzak eta bekak: + Informazioa

 

 

Parte hartzeko bete beharreko baldintzak

Mugikortasun programetan parte hartzeko bete beharreko baldintzak:

  • Hautaketa-prozesua hasi aurretik lehen mailako irakasgai guztiak gaindituta izatea.
  • 1. mailan 6 '5eko batez besteko nota izatea.
  • Latinoamerikako egonaldiak lauhileko bakarrekoak dira, luzatzeko aukerarik gabe.
  • Ez da GRALa hitzarmen akademikoan sartuko.
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako titulazioetan, Minorraren ezaugarriak direla eta, ezin izango da 4. mailan mugikortasun-programetan parte hartu.
  • GBko ikasleek mugikortasun programetan parte hartu ahalko dute 3. mailan (lehen lauhilekoan edo ikasturte osoan) eta 4.mailako (1.lauhilekoan). Informazio gehiago

 

Hartu beharreko gomendioak

Kontuan hartu beharreko gomendio garrantzitsuak:

  • Eskaera egin aurretik, ikasleak egiaztatu beharko du helmugako unibertsitatean UPV/EHUko bere titulazioan ikasitakoekin bat datozen irakasgaiak burutu ahal izango dituela. Plaza bat lortzeak ez du bermatzen hitzarmen akademikoaren oniritzia.
  • Mugikortasun-programei buruzko informazio orokorra Nazioarteko Harremanen webgunean dago. Mugikortasun-programei buruzko izapide guztiak GAUR bidez egiten dira.
  • Informazio guztia @ikasle.ehu.eus  helbidera bidaliko da. Ezinbestekoa da helbide elektroniko hori erabiltzea.
  • Kontaktua fakultatearekin egingo da, hefa.internacional@ehu.eus  helbidetik eta UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegotik (ORI). Garrantzitsua da bi bulegoekin komunikazio arina izatea.

Fakultateko masterreko ikasleentzako mugikortasun-programak

Fakultateko masterreko ikasleentzako mugikortasun-programak

Mugikortasun-programetan parte hartu nahi duten fakultateko masterreko ikasleek fakultateko mugikortasun-koordinatzailearekin (hefa.internacional@ehu.eus  ) eta ikasten ari den edo ikasiko duen masterraren arduradunarekin kontsultatu beharko dituzte aukerak.

Araudia

Araudi orokorra: + informazioa

Ohar garrantzitsua: araudi orokorraz aparte, programa bakoitzaren araudia eta baldintzak kontsultatu behar dira, Nazioarteko Harremanetarako Bulegoan (ORI) argitaratua.

 

Mugikortasun kalifikazioak bihurtzeko sistema

UPV/EHUko kalifikazioen eskalara egokitzeko proposamena mugikortasun programetan parte hartzen duten ikasleentzako kontsultatu daiteke hurrengo dokumentuan.  

Informazio bilerak

 

 

Mugikortasun programa 24/25

2025/26 Mugikortasun programan parte hartzeko informazio-bilerak HEFAn

2025/26 Mugikortasun eta Garapenerako Lankidetza programen inguruko informazioa

HEFAko ikasleentzako 2025/26 Mugikortasun programan parte hartzeko informazio-bilerak antolatu ditugula jakinarazten dizuegu.

HEFA Ieko graduentzako (Pedagogia, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Antropologia eta Filosofia)
Eguna: 2024ko azaroaren 4an
Ordua: 13.30-14.30
Lekua: HEFA Ieko Areto Nagusia

 

HEFA IIko graduentzako (Haur eta Lehen Hezkuntza)
Eguna: 2024ko azaroaren 5ean
Ordua: 17.30-18.30
Lekua: HEFA IIko Areto Nagusia

 

Bilerara joan baino lehen, dokumentu hauek kontsultatu:

Ikusiko duzuenez, 25/26 ikasturteko deialdia oraindik ez da publikatu baina oinarrizko informazioa aurreko 24/25 ikasturteko deialdian kontsultatu dezakezue (kontutan izan aldaketak egon daitezkeela). https://www.ehu.eus/es/web/nazioarteko-harremanak/erasmus-latinoamerica-y-otros-destinos-2024-2025 .

Ezinbesteko beste informazioa:

Gomendioa: Plataformak 8 aukeraketa egitea baimenduko dizu. Aukeraketa arretaz egin, ongi pentsatu zeintzuk diren aukeratu nahi dituzuen helmugak. Aukeraketa hori mantenduko da buelta guztietan, ez da aldatuko. Nazioarteko mugkortasunean interesa baduzue, gomendioa 8 helmuga eskatzea da, eta “beste norakoetan” interesa baduzue, plaza esleitzen ez bazaizue, utzi sakatuta “interesado en otras opciones” botoia (puntu hau aldatu da).

KONTUZ! Edozein mugikortasun-programa osasun baldintzen eta egoera politikoaren menpe egongo da, beraz, mesedez, kontsultatu helmugako egoera pandemikoa

Edozein zalantza izatekotan, idatzi lasai helbide honetara: hefa.internacional@ehu.eus 

Azkenik, OHAR GARRANTZITSUAK:

  1. Erasmus plaza guztiak HEFAkoak dira.
  2. Zure ikasketetan practicuma nahitanehiezkoa da, hau kontutan hartu mugikortasuna egiterakoan. Practicuma baduzu eta lauhileko bakarreko mugikortasuna baduzu, orduan practicuma EZ duzun lauhilekoan egingo duzu. Ikasturte osoko plaza baduzu, practicuma hitzarmenean sartu behar duzu eta helmugarekin ziurtatu beharko duzu practicuma egin dezakezula.
  3. HH eta LHko ikasleentzako: Belgikako ANTWERPeko eta ARTEVELDE HOGESCHOOLEko plazak lauhileko bakarrekoak dira eta bigarren lauhilekoan egin behar dituzue, helmugako baldintza da hau. Practicuma EHUn lehen lauhilekoan kasu bereziaren bidez egin beharko duzu.
  4. Mugikortasuna burutzeak laugarren mailako lehen lauhielkoan zailtasun bat inplikatzen du Pedagogiako, Gizarte Hezkuntzako eta Gizarte Antropologiako graduetan practicuma dela eta. Horregatik, beste praktika programetan izena ematea gomendatzen da, adibidez, Garapenerako Lankidetza Praktiken Programa Gaztenpatiaren bidez. Ez da gomendatzen mugikortasuna laugarren mailako bigarren lauhilekoan edo ikasturte osoan burutzea, Gradu Amaierako Lana HEFAn nahitanahiez burutu behar delako eta honek ikasketetan atzerapena ekarri dezakeelako.
OHAR GARRANTZITSUA BALDINTZEN INGURUAN: Orain, nazioarteko mugikortasun programaren deialdia argitaratuko da eta SICUE deialdia otsaila-aldera. Horregatik, 1.mailako ikasgai bat pendiente baduzu eta urtarrilean gainditzen baduzu, SICUE deialdian aurkezteko aukera izango duzu.

 

 

Aplikazio habiaratuak

dest_art_faq_mugikortasuna