Eduki publikatzailea

Filosofiako mintegi irekia. Pako Sudupe: Immigrazioa eta Abertzaletasuna

Datorren ostegunean, urriaren 17an, Pako Sudupe izango dugu Filosofia Mintegi Irekian; bere hitzaldiak "Immigrazioa eta Abertzaletasuna" izango du izenburu moduan . Ohiko moduan, eguerdiko ordubatean bilduko gara, Batzar Aretoan, eta, oraingoan, saioa euskaraz izango da.

 

Immigrazioa eta Abertzaletasuna

Pako Sudupe

 

Lan honetan, funtsean, hiru periodo jakinetan, 1. 1876tik aurrera; 2. Frankismoan eta 3. Azken mende bueltan, Hego Euskal Herrira etorritako migratzaileen kopuru handiak indar abertzaleen aldetik zer-nolako diskurtsoak sortu dituen azaltzen da –Kataluniakoa ere ukitzen da baina gaingiroki--. Ez inola ere modu exhaustiboan, lagin adierazgarri batzuen bitartez baizik. Eta azterketa horretan hizkuntzari garrantzi berezia ematen zaio.

 

Iñaki Iurrebasok egindako doktore tesiaren arabera, 195.000 hiztun gara Euskal Herrian (%7) euskaraz erdaraz baino hobeki mintzo garen elebidunak, eta bi hizkuntzetan antzera moldatzen direnak 220.000 (%8). Egoera linguistiko honetara heltzeko, era askotako arrazoiak egon dira noski, historiko-politikoak, sozio-ekonomikoak, baina immigrazioak ere, dudarik gabe, eragin handia izan du.

Indar abertzaleek, baina, ez diote gaiari heltzen, arrazistak deituak izateko beldurrez edota eskolak migratzaileen seme-alabak euskaldunduko dituen sasi-esperantzak hartaraturik. Hizkuntza eta herri zapaldu eta gutxiengo bilakatuari geure lurrean lehentasuna aitortzea, eta geure lurrean inoiz hegemoniko edo behintzat zabalduena izateko neurriak hartu beharra proposatzea nola izango da eskuin muturreko planteamendu bat?

 


Aplikazio habiaratuak

dest_mintegi irekia

dest_art_antropologia_mintegiak