Irteera Profesionalak
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Aukera ezberdinak izango dituzu, batez ere esku-hartze sozio-hezitzailearen arloan, kasu askotan politika publikoen bidez sustatuak eta hirugarren sektore sozialeko elkarte sareak kudeatuak:
- Gizarte Zerbitzuak: adin txikikoen babes sistema; esku-hartze sozio-hezitzailea eta psikosoziala (familia esku-hartzea, kale heziketa); inklusio sozial beharrei erantzuten dieten eguneko zentroak; eguneko zentroak eta egoitzak bazterketa eta marjinazio egoeran daudenentzako; tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako egoitza zentroak; osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako eguneko zentroak eta egoitzak; adineko pertsonentzako egoitzak…
- Gazteria: espazio soziokulturalak eta aisialdiaren dinamizazioa
- Justizia: gazte justiziaren arloa; famili elkarketarako guneak; birgizarteratze pisuak…
- Enplegua: orientazio soziolaborala
- Helduentzako etengabeko prestakuntza
- Hirugarren sektore sozialeko erakundeen bestelako proiektuak