Ikasle Bisitarientzako Mugikortasun programa
Eskaintza akademikoa Fakultatean
Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean mugikortasuna burutu nahi baduzu, web-orri honetan informazio garrantzitsua aurkituko duzu. Fakultateak dituen programak Erasmus, SICUE, Latinoamerika eta Beste Norakoak dira. Ziurtatu behar duzu zure jatorriko unibertsitateak akordio bat duela gure fakultatearekin edo UPV/EHUrekin
- Gizarte Antropologia Gradua
- Filosofia Gradua
- Haur Hezkuntza Gradua
- Lehen Hezkuntza Gradua
- Gizarte Hezkuntza Gradua
- Pedagogia Gradua
Eskaera egin aurretik, irakasgaien hizkuntza-eskaintza berrikustea gomendatzen dizugu. Filosofia, Gizarte Antropologia, Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia graduak gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dira. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasgai gehienak euskaraz eskaintzen dira. Fakultateak ingelesezko irakasgaien zerrenda eskaintzen du: Ingelesezko irakasgaiak 2023/24
Ikasle bisitariek Practicumeko irakasgaien barruan praktikak egitea eska dezakete, Haur Hezkuntzako gradua izan ezik. Gizarte Antropologia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza eta Pedagogia graduetan, Practicum eskaintza mugatua izango da eta ezin da aldez aurretik plaza bat bermatu. Horregatik, eskaera hiru hilabete lehenago egin beharko da, eta hizkuntza-gaitasun egokia egiaztatu beharko da.
GRALa ez da akordio akademikoan sartuko.
Eskaintza akademikoa Gipuzkoako Campusean (Gradua eta Masterra)
Jakin nahi baduzu Gipuzkoako Campusean eskaintza akademikoa (Gradua etak Masterra) zein den sakatu esteka honetan.
Fakultatearen Egutegi akademikoa
Egutegi akademikoak bi seihileko ditu:
- 1. seihilekoa: iraila-abendua.
Hurrengo urteko urtarrilean egiten dira azterketak. - 2. seihilekoa: urtarrilaren amaiera-maiatza.
Ekainean egiten dira azterketak.
Ez-ohiko deialdiak: ekainean egiten dira azterketak
Izendapena jasotakoan jarraitu beharreko prozedura
Ezarritako epean eta forman ikasle bisitariaren izendapena jaso ondoren, UPV/EHU harremanetan jarriko da ikasle bisitariarekin, posta elektroniko bidez erregistratzeko. Ikasleak plataforma batean erregistratu eta honako hauek aurkeztu beharko ditu:
- Nortasun-agiria.
- Akordio akademikoa.
- Aseguru medikoa. Nazioarteko ikasleek aseguru bat kontratatu beharko dute, erregistroko posta elektronikoan jasoko dituzten jarraibideen arabera. SICUE ikasleak matrikularen fotokopia entregatu beharko du, eskola-asegurua barne.
Dokumentuak zuzenak direnean, mugikortasun-koordinatzaileak ikaslearen eskaera onartuko du.
Gaztelania eta euskara ikastaroak
Hizkuntza-ikastaroak ere egin ditzakezu, baina ikastaro horiek ez dira fakultatean eskaintzen, eta ikasle bisitarien espediente akademikoaz aparteko dokumentu batean egiaztatuko dira.
Kontaktua fakultatean
Mugikortasun eta Orientazio Dekanordea
Elizabeth Perez Izaguirre
E-maila: hefa.internacional@ehu.eus
Nazioarteko Harremanen Bulegoan
E-mail: incoming.internacional@ehu.eus
HELP CENTER
Campus de Gipuzkoa
Centro Ignacio Mª Barriola, primer piso
Plaza Elhuyar, 1 - 20018 Donostia Location (Google Maps)
Teléfono: +34 943015192
E-mail: helpcentre4.internacional@ehu.eus