Aurkezpena
GRALaren helburua
Gradu Amaierako Lana gauzatzeko, ikasle bakoitzak, banaka, proiektu, memoria edo azterlan orijinal bat egin behar du, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira.
GRALa titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari eta, oro har, ikaslearen ikasketa arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da, ikasleak gizarteari, zientziari, teknologiari edo etikari loturiko gai nabarmenei buruzko gogoeta egin eta iritzia eman dezan eta gogoeta eta iritzi horiek kritikoak, logikoak eta sortzaileak izan daitezen.