bolun_atzegi

Boluntariotza

Atzegi, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea da. Familia talde batek sortu zuen 1960. urtean, desgaitasun intelektuala duten pertsonen eskubideen alde egiteko

BOLUNTARIOTZA PROGRAMA

Pertsona boluntarioek Aisialdi eta Parte Hartze zerbitzuan parte hartzen dute, aisialdiko programetan eta ekintzetan parte hartzen duten partaideei lagunduaz. Aisialdi eskaintzan programa ezberdinak daude:

  • Kultur eta Ikasketa ekintzak.
  • Kirol ekintzak.
  • Txolarteak edo lagun taldeak.
  • Oporraldiak eta asteburutako egonaldiak.

Atzegi-n boluntarioek burutzen duten lanak adimen desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzean laguntzen du, haien konpromisoa eta laguntza ezinbestekoa zaigu partaideek beren denbora libreaz goza dezaten. Zerbitzutik burutzen diren programei esker, lagunekin beraien denbora partekatzeko eta gustuko dituzten jarduerak burutzeko aukera izaten dute. Pertsona boluntarioen egitekoa partaide bakoitzak dituen beharren araberako laguntza ematea da, haien autonomia sustatuz. Horrekin batera, ekintzetan eman daitezkeen egoera ezberdinen aurrean irtenbideak bilatzen laguntzen diete.

HARREMANETARAKO DATUAK