Oihenart Aforismoen X. Lehiaketa. Aforismoak bidaltzeko azken eguna: 2021eko azaroaren 5a.
Lehenengo argitaratze data: 2021/07/07
2021eko Oinarriak
EHUren Gipuzkoako campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hitzarmena adostu dute Oihenart Aforismoen X. Lehiaketa antolatzeko. Honako oinarri hauek izango ditu aurtengo deialdiak:
- Genero gisa, aforismoa zentzu zabalean ulertuko da (pentsamenduak, mikroipuinak, poemak), eta edozein aforismo kopuru onartuko da, euskaraz idatzitako testu laburrak, originalak eta paperean argitaratu gabeak baldin badira.
- Bi kategoria izango ditu deialdiak:
- A kategoria: 25 urte arteko parte hartzaileak.
- B kategoria: 26 urtetik gorako parte hartzaileak.
- Lau sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko bina:
- A kategorian:
- 1. saria: 500 euro.
- 2. saria: 250 euro.
- B kategorian:
- 1. saria: 500 euro.
- 2. saria: 250 euro.
- A kategorian:
- Parte hartzeaileek HEFAren web orrian dagoen inprimakia bete eta bertan igo behar dute aforismo bilduma, PDF formatuan:
- Inprimakia (2021/07/05etik 2021/11/05era arte)
- Aforismoak bidaltzeko azken eguna honako hau izango da: 2021eko azaroaren 5a.
- Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute: Filosofia/Antropologiako irakasle edo ikasle batek, Hezkuntzako irakasle edo ikasle batek, eta Gipuzkoako campuseko Erretoreordetzak proposatutako kide batek. Idazkari lanetan arituko den lan batzordekideak ez du botorako aukerarik izango.
- Lan batzordeak epaimahaikideei modu anonimoan bidaliko dizkie aforismoak, egilea identifikatzeko inolako aukerarik gabe.
- Ebazpena 2021eko abenduan argitaratuko da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen webgunean. Sari banaketari buruzko informazioa ere bertan argitaratuko da.
- Epaimahaikideek eta idazkariak ez dute bilduma aurkezterik izango.
- Irabazleenak ez diren bildumen plikak ez dira irekiko.
- Lehiaketa honetan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da oinarri hauek goitik behera onartzea.
ANTOLATZAILEAK:
UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea.
Lan-batzordekideak: Beronika Azpillaga eta Onintza Odriozola.
LAGUNTZAILEAK: