HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

Oihenart Aforismoen XI. Lehiaketa

2023ko oinarriak
 

SARIAK 2023
Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak, Joxe Azurmendi Katedrak eta Donostiako Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatzen duten OIHENART AFORISMOEN XI.  lehiaketan IÑIGO LEGORBURU ARREGIk irabazi du lehenengo saria, euskal ahozko tradizioko oihartzunak gaur egungo edukiekin txirikordatu eta sare sozialetako zantzuak elkarrekin jolasean jartzeko erakutsi duen maisutasunagatik. Bigarren saria, JUAN RAMON ALBERDI Ibarmiak jasu du, oso aforismo labur, biribil eta zirtolariak erabili dituelako, hitz jokoak neurrian, existentziaren, gizartearen eta filosofiaren arrastoak eskeiniz. Zorionak biei eta mila esker parte hartu duten guztiei.

Oihenart Aforismoen AKTA 2023

 

EHUren Gipuzkoako campuseko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak, JOXE AZURMENDI Katedrak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hitzarmena adostu dute Oihenart Aforismoen XI. Lehiaketa antolatzeko. Honako oinarri hauek izango ditu aurtengo deialdiak:

  1. Genero gisa, aforismoak zentzu zabalean ulertuko dira: euskaraz idatzitako pentsakizun laburrak, originalak eta paperean argitaratu gabeak.
  2. Luzera mugatua izango da: 2000 karaktere/500 hitz, gehienez.
  3. Gaia:
    Entzutea arimako jarrera sakon bat da. Zeure ezaskitasuna apalki ezagutzea, barnea konfiantza osoz ireki, gure baitaratzen utzi munduari, hustu geure nia eta leku egin etortzen zaigun munduarekin neure ni berria egiteko: izadia gure baitan hartzea da eta geu harengan eraldatzea.
    (JOXE AZURMENDI, Azken egunak Gandiagarekin)
     
  4. Bi kategoria izango ditu deialdiak:

    A kategoria: 25 urte arteko parte-hartzaileak.
    B kategoria: 25 urtetik gorako parte-hartzaileak.
     
  5. Lau sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko bina:
     
    • A kategorian:
      • saria: 500 euro.
      • saria: 250 euro.
    • B kategorian:
      • 1. saria: 500 euro.
      • 2. saria: 250 euro.
         
  6. Parte hartzaileek honako lotura honetan eman behar dute izena eta bertan igo behar dute aforismo bilduma, PDF formatuan: oihenart.aforismoak@gmail.com
     
  7. Aforismoak bidaltzeko azken eguna honako hau izango da: 2023ko azaroaren 5a.
     
  8. Epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute: Filosofia/Antropologiako irakasle edo ikasle batek, Hezkuntzako irakasle edo ikasle batek, eta Gipuzkoako campuseko Erretoreordetzak proposatutako kide batek. Idazkari lanetan arituko den lan batzordekideak ez du botorako aukerarik izango.
     
  9. Lan batzordeak epaimahaikideei modu anonimoan bidaliko dizkie aforismoak, egilea identifikatzeko inolako aukerarik gabe.
     
  10. Ebazpena 2023ko abenduan argitaratuko da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen webgunean. Sari banaketari  buruzko informazioa ere bertan argitaratuko da.
     
  11. Epaimahaikideek eta idazkariak ez dute bilduma aurkezterik izango.
     
  12. Irabazleenak ez diren bildumen plikak ez dira irekiko
     
  13. Lehiaketa honetan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da oinarri hauek goitik behera onartzea.

 

ANTOLATZAILEAK: UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea.
Lan-batzordea: JOXE AZURMENDI Katedra.
LAGUNTZAILEAK: