Hik Hasiren Udako Topaketak 2021 HEFA I eta II eraikinetan
Lehenengo argitaratze data: 2021/07/04
Uztailaren 5ean, 6an eta 7an HEFA I eta II eraikinetan Hik Hasiren Udako Topaketak izango dira. 9etan egingo da Topaketen irekiera ekitaldia eta ondoren ikastaroak hasiko dira. 25. urteurrena duten honetan, 25. ikastaro eskaini dituzte.
IKASTAROAK (HEFA - I eraikina, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Tolosa etorbidea 70)
- 0.1 GELA: Budapesteko PIKLER-LOCZYko 0-3 Jutka Kelemen eta Timea Juhasz.
- 0.2 GELA: Jolasaren bidezko Heziketa Sortzailea. Benjamín Barandalla
- 0.4 GELA: Heriotzaren psikopedagogia. Patxi Izagirre eta Ane Izagirre.
- 0.5 GELA: Askatasunea: mugatutako errealitate batean, desioak gauzatzeko tresna. Ane Ablanedo.
- 0.6 GELA: Familia eta eskola arteko elkarlana ikuspegi sistemikotik. Aitziber Esnaola eta Larraitz Mendizabal.
- 1.1 GELA: Haur Hezkuntzako haurren ekintzen zentzuaz. Alvaro Beñaran Aranzabal
- 1.7 GELA: Barnekotasuna hezkuntzan: Norberaren zaintzak besteak zaintzea dakar. Miren Camison.
- 2.1 GELA: Zuzendaritzarako formakuntza sistemikoa. Iñaki Arana eta Iratxe Vazquez.
- 2.2 GELA: Mugak jarri autoestimua zainduz. Nerea Mendizabal.
- 2.6 GELA: Dislexia. Libe Oñederra.
IKASTAROAK (HEFA - II eraikina, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Oñati plaza 3)
- GIMNASIO GELA: Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan. Marina Pintos.