HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

Filosofiako mintegi irekia eta Filosofia Masterraren Jardunaldia

Irudia

Datorren asteko ostegunean,maiatzak 30, kurtsoari amaiera emateko, saio berezi eta bikoitza izango dugu filosofia mintegi irekian. Fakultateko Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia Master programak, lehenengo ikasturte amaiera ospatzeko, egun osoko jardunaldi bat antolatu du, hiru hitzaldirekin (atatxean bidaltzen dizuet posterra). Lehenengo biak mintegi irekiaren programaren barruan sartu ditugu (hirugarrena IAS-Research taldearekin antolatu dute).

Aurrena, hamaiketan, Jorge Linares (UNAM) izango dugu mintegi irekian, "Los desafíos de la inteligencia artificial" hitzaldiarekin. Gero, ordubatean, Cat Moir (Sydney) izango dugu, "Freudo-Marxist Materialism" hitzaldiarekin .

Bi saioak Fakultateko Batzar Aretoan izango dira, ostegunean, maiatzaren 30ean, lehena hamaiketan eta bigarrena ordubatean. Jorge Linaresen hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta Cat Moirrena ingelesez.

Hirugarren saioa, lauretan izando da,  CHARLES Wolfe (U. Toulouse) : Taking the side of things, with a side order of agency: on some ontological aporias of New Materialism.