Fakultateko Idazkaritzaren berrantolaketa
Lehenengo argitaratze data: 2022/06/30
Fakultateko idazkaritza berrantolatu egin da, arreta zerbitzu antolatuagoa eta koordinatuagoa eskaintzeko.
Berrantolaketa uztailaren 4an hasiko da martxan, eta idazkaritzen kokapen berria hau izango da:
- Fakultateko Graduetako Idazkaritza HEFA II eraikinean egongo da (Oñati plaza 3, Donostia).
- Fakultateko Master eta Graduondokoen Idazkaritza HEFA I eraikinean egongo da (Tolosa hiribidea 70, Donostia).
Fakultateko 6 graduetako izapide guztiak HEFA II eraikinean (Oñati plaza 3) egingo dira. Era berean, Masterreko, Doktorego Programetako eta Berezko Tituluetako izapide guztiak HEFA I eraikinean kudeatuko dira (Tolosa hiribidea 70, Donostia).
Aldaketa horrek egokitzeko ahalegina eskatuko digu guztioi, eta horregatik aldez aurretik eskertzen dugu Fakultateko langileen eta ikasleen lankidetza.