HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

ABSTRAKZIOAREN HASIERA, Hilma af Klint eta Vassily Kandinsky

Laugarren mailako Hezkuntza Proiektuak minorreko ikasleak

Azaroak 8an, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko laugarren mailako Hezkuntza Proiektuak minorreko ikasleak, ”Abstrakzioaren hasiera" ekitaldia antzeztu zuten. 9 aste erabili zituzten ekitaldia prestatzeko eta bertan, Musika, Gorputz eta Plastika Adierazpenaren arloak landu dituzte.  Interdisziplinarra den proiektua da eta Abstrakzioko erreferenteak oinarritzat hartuaz, Hilma af Klint eta Vassily Kandinsky, dantza ekitaldi bat diseinatzen eta gauzatzen dute.

Aurten, Jakintza eskolako 5 eta 6 LHko ikasleak gonbidatu ditugu eta 106 ikasle etorri dira ekitaldia ikustera. Ikusleen artean, ehu/upvko ikasle eta irakasleak ere etorri ziren.