Eduki publikatzailea

‘Koloso Jurasikoak' erakusketak Europako dinosaurorik handiena dakar

Noiz eta non

Noiztik: 2016/10/20 Noiz arte: 2016/11/27, 08:00 - 20:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Urriaren 20tik azaroaren 27ra arte, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo) ‘Koloso Jurasikoak'  izeneko erakusketa ikusi ahal izango da.

Europako dinosaurorik handienaren (Turiasaurus riodevensis) eta Estatu Batuetatik datorren Camptosaurus baten eskeleto osoen jatorrizko tamainako erreplikak ikusgai dira ‘Koloso Jurasikoak' esposizioan.

Erakusketa ikusgai izango da Bizkaia Aretoan azaroaren 27ra arte, ordutegi hauetan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 14:00etara; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.

Horrez gain, azaroaren 7tik aurrera bisita gidatuak antolatu dira, astelehenetik ostiralera, Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzat eta partikularrentzat. Hain zuzen ere, ikastetxeen bisitak ordu erdikoak izango dira, eta 9:00, 10:00, 11:00 eta 12:00etan egin ahal izango dira. Partikularrentzako bisita, berriz, 18:30ean izango da. Bisita egin ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea turiasaurus.otri@ehu.eus emailean.

Dinosauroak 150 milioi urtez baino gehiagoz bizi izan ziren Lurrean. Goi Jurasikoaren amaiera aldera izan zuten goieneko unea eta aniztasun-maila handia lortu zuten. Turiasaurus riodevensis Europako dinosauro handienaren eta Estatu Batuetatik datorren Camptosaurus sp. dinosauroaren eskeleto osoen jatorrizko tamainako bi erreplikek osatzen dute, besteak beste, Koloso Jurasikoak erakusketa. Halaber, 11 informazio-panelen bilduma euskaraz eta gaztelaniaz ere izango da, gaur egun bereizita dauden arren, Jurasikoan elkartuta zeuden 3 kontinenteetako —Europa, Amerika eta Afrika— dinosauroen arteko erlazioa azalduz.

Europako dinosaurorik handienaren eskeleto osoa, orain arte sekula erakutsi ez dena, ikusgai izango da erakusketan: 7 metro altu eta 21 metro luze ditu. Turiasaurus Europako beste edozein dinosauro baino handiagoa da eta munduko handienen artean dago. Pisuari dagokionez, antzeko sauropodoen kalkuluetatik, gutxi gorabehera 40 tona dituela kalkulatzen da (6-7 elefante ar helduen pisua).

Bizkaia Aretoko terrazako jardinean dago Turiasaurus riodevensis. Horrenbestez, eraikinaren kanpoaldetik ere erraz asko ikus daiteke Abandoibarra eta Ramón Rubial inguruetan (Guggenheim, Arte Ederren Museoa...) bazabiltza.