euskaraespañol

Eguneko irudia

Zinemako programazioa prestatzeko programa aurkeztu da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/06

Irudia
Argazkia: Eneko Lopez. UPV/EHU

Tabakalerako zinema-aretoko emanaldiak Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Elias Querejeta Zinema Eskolak programatu ohi dituzte. 2024ko urtarriletik aurrera, hilean behin ikusle gazteak zinema-aretora erakartzeko, UPV/EHUko ikasle talde batek programazio-prozesuan parte hartzeko aukera izango du. Honela, aipatutako erakundeetako ordezkariak Gipuzkoako Campusera hurbildu ziren euren burua ezagutzera emateko eta programatzeko moduak azaltzeko. Zinemako programazioa prestatzeko programaren aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten:  Junkal Gutierrez, UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea; Beronika Azpillaga, Gipuzkoako Campuseko Euskara eta Kultura zuzendaria; José Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko zuzendaria; Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria; Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendaria, eta Lur Olaizola, zinema saileko koordinatzailea; Carlos Mugiro, Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendaria.