euskaraespañol

Gipuzkoako Campusak ikasle bisitariei ongietorria egingo die

Noiz eta non

2022/09/23, 10:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, irailaren 23an, 10:00etan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Carlos Santamaria Zentroko Areto Nagusian, Donostian, Gipuzkoako Campuseko nazioarteko eta SICUEko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia egingo da, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko Errektoreordetzak antolatuta.

Erakundeetako eta unibertsitateko ordezkarien ongietorri ofiziala jasotzeaz gain, trukeko ikasleek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte UPV/EHUko ikasleentzat eskuragarri dauden unibertsitate-zerbitzuak, bai eta campusean antolatutako jarduerak eta zerbitzuak ere. Aurkezpenaren ondoren, ikasle bisitariek jai-egitarau batez gozatu ahal izango dute, talo tailerra, herri kirolak eta musika barne.

PROGRAMA

10.00: Talde argazkia

10:20: Agintarien Agurra:

-Eneko Goia, Donostiako alkatea

-Junkal Gutierrez: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen errektoreordea

-Agustin Erkizia: Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

10:50: Nazioarteko arduradunen ongietorria

11.20: Kultura arduradunen eta kultur taldeen aurkezpena

12.05: Herri kirolak, dantza, talo tailerra eta txozna eta kultur eta kirol jardueren berriematea Ignacio Barriolako kafetegi ondoan