euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko ‘Los ingenieros en España. El nacimiento de una elite’ liburua, monografia onenaren saria

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/18

Irudia

UPV/EHUk argitaratutako "Los ingenieros en España. El nacimiento de una elite" liburuak monografia onenaren saria irabazi du Unibertsitate Sari Nazionalen XXVII. edizioan. Aukeraketa ekainaren 17an egin zen, BOEko liburutegian.

Epaimahaiak, kultura eta zientzia munduko aditu ezagunek osatua, Espainiako unibertsitateek eta ikerketa-zentroek 2023an argitaratutako lanik onenak aukeratu zituen.

"Los ingenieros en España. El nacimiento de una elite", Espainiako Estatu garaikidearen eraikuntzan eta modernizazioan ingeniariek izan duten paperaren balorazio historikoan lan berritzailea izateagatik saritu dute.

"Armadako ingeniarien akademietatik, Estatuko erakunde garrantzitsuetatik igaroz (Bideak eta Meategiak, adibidez) hasi eta industria-ingeniarien jarduera aberatseraino, liburuak elite teknozientifiko, sozial eta politiko baten sorreraren historia kontatzen du, XIX. mendearen erdialdetik Espainiako historia sakon markatu duena", dio liburuaren sinopsia.