euskaraespañol

UPV/EHUk ikasteko gelak jarri ditu azterketa-aldian

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2024/04/30

Irudia

2023/2024 ikasturteko bigarren lauhilekoko azterketak direla eta, UPV/EHUk hainbat ikasgela jarriko ditu ikasleen eskura, ordu-tarte zabalarekin.

Datak. Hurrengo asteburuak:

  • Maiatzak 11-12
  • Maiatzak 18-19
  • Maiatzak 25-26
  • Ekainak 1-2
  • Ekainak 8-9
  • Ekainak 15-16
  • Ekainak 22-23
  • Ekainak 29-30

Ordutegia: 09:00etatik 21:00etara (jarraia).

Ikasgelak irekiko dira asteburuetan honako toki hauetan:

Arabako Campusa:

Hezkuntza eta Kirol Fakultatean
Juan Ibáñez de Sto. Domingo, 1

Bizkaiko Campusa:

Ekonomia eta Enpresa Fakultatean
Lehendakari Agirre, 83. Sarriko
Beheko soilaruko ikasgeletan
*UPV/EHUko ikasle-txartela eskatuko da.

Gipuzkoako Campusa:

Elbira Zipitria zentroa
Ondarreta pasealekua, 18
Erreserba: QR4services. Aplikazioaren bitartez
*UPV/EHUko ikasleek bakarrik eman dezakete alta aplikazioan eta beraiek bakarrik sar daitezke Elbira Zipitria Zentroko ikasteko geletara.