euskaraespañol

Eguneko irudia

Rosa Hernández katedraduna, AMPEAko Emakumea eta Zientzia Saria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/06

Nerea Melgosa eta Rosa Hernández
Nerea Melgosa eta Rosa Hernández | Argazkia: AMPEA

Arabako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak (AMPEA) Arabako Emakumezko Talentuaren Sariak banatu zituen, arlo ezberdinetan liderrak diren lau emakume nabarmenduz. Aurtengo sarituak Sara Ortiz (CIC Energigune), María Arroyo (Rooster Capital), Azucena Hernández (Eurocybcar) eta Rosa Hernández (UPV/EHUko Farmaziako katedraduna) izan dira, ibilbide bikaina, ikuspegi estrategikoa, berrikuntzarako gaitasuna eta lidergo eraldatzailea izateagatik.

Rosa Hernándezek Emakumea eta Zientzia saria jaso du, Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saileko katedraduna da eta Gasteizko Farmazia Fakultateko NanoBioCel taldeko kidea. Ikerketa ibilbide oparoa du, eta 200 artikulu baino gehiago ditu izen handiko aldizkarietan, bereziki nanoteknologian edo medikuntza birsortzailean. Hainbat laborategitan laguntzen du farmakoak garatzen, eta 23 doktore tesi zuzentzen ditu, bai eta ikerketa proiektu askotan parte hartzen ere. Aintzatespen honek nabarmendu du zientziaren arloan egindako ekarpen baliotsua. Gaur egun, Farmaziako gradua koordinatzen du UPV/EHUn.

Arabako Campuseko Errektoreordetzak abalatuta zetorren Hernández irakaslearen hautagaitza AMPEA sarietarako. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren eskutik jaso zuen saria.