-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Matematika hizpide dituzten tailer eta bakarrizketak, BCAM-Naukaseko protagonistak 'Pi' egunean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2024/03/14, 09:30 - 20:30
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Aurten ere BCAM (Basque for Applied Mathematics) zentroak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak BCAM Naukasen edizio berri bat antolatu dute, ‘Pi eguna’.
Martxoaren 14an, Nazioarteko Matematiken Egunean, Bizkaia Aretoa UPV/EHUk adin ezberdinetarako eta matematika hizpide dituzten hainbat ekimen hartuko ditu. Goizean, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek hainbat tailer matematikotan parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, izena emateko mezua bidali behar da kzk.ehu@gmail.com helbidera.
Arratsaldean, berriz, matematika hizpide izango dituzten 15 minutuko bakarrizketak ikusteko aukera egongo da. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina streaming bidez jarraitzeko aukera ere egongo da EHUtb kanalean.
Ordua: 9:30-13:30 | 18:30-20:30