-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Farmazia Fakultateak bertako ikasleen graduazioa ospatu du
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2018/04/23
![](https://ehu.eus/documents/10136/9301445/graduacion+farmacia_web.jpg/49a0e3e6-3b58-cc98-b37c-d2cc94ebd7b8?t=1524489287000)
Europa kongresu jauregia izan zen, beste urte batez, 2016-17 ikasturtean Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultatean titulatuen graduazio ekitaldia jaso zuena.
Ekitaldiaren buru Iván Igartua Ugarte UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea izan zen eta lagun izan zituen Ángel Garay Garay Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko farmazialarien elkargo ofizialeko presidentea, Carmen de Vega Castaño, Euskal Autonomi Erkidegoko elikagaien zientzia eta teknologiarako elkarteko idazkaria, Eneko Usandizaga Olazabal, Euskal Herriko dietista eta nutrizionisten elkargo ofizialeko presidentea, Ibone Santos Ellacuria, Autonomi Erkidegoko ingurumen zientzialarien elkarteko kidea eta, hauez gain, Manoli Igartua Olaechea, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko dekanoa.
Ikasturte honetan, 200 ikasle izan dira titulazio ezberdinetan graduatuko direnak: 99 Farmaziako graduan, 15 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduan, 35 Ingurugiroaren Zientzietako graduan eta 51 ikasle Giza Nutrizio eta Dietetikako graduan.