euskaraespañol

Jasone Astorga, datuak babestearen arloan saritua

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak saritu duen tesiak segurtasun-protokolo eraginkor bat diseinatu du sarean informazioa zaintzeko

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/01/21

Irudia
Iñaki Pariente de Pradak, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, Jasone Astorgari, UPV/EHUko irakasleari, eman dio saria.

UPV/EHUko irakasle Jasone Astorga Burgok Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan jaso du, ‘‘Una contribución a la autenticación y establecimiento de asociaciones de seguridad extremo a extremo para sensores con soporte IP: el protocolo Ladón' tesiarekin. Sarien xedea da esparru honetan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonei eta erakundeei ohorezko aintzatespena egitea. Sariaren banaketa ‘Datu babesak azken garaian izan duen bilakaera eta etorkizuna' jardunaldiaren baitan egin da berriki.

Jasone Astorga (Amurrio, 1981) telekomunikazio-ingeniaria da eta UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Komunikazioen Ingeniaritza Saileko irakasle-laguntzailea. Tesi horrek, Eduardo Jacob irakasleak zuzendutakoak, Komunikazioen Ingeniarien Elkargo Ofizialaren aitorpena jaso zuen, non, 2013an ‘CISCO en Aplicaciones del Internet of Everything' (IoE) Sari Finalista jaso zuen. Era berean, Doktorego Sari Berezia 2015 izan da. Sari hori EHUko Graduondoko Batzordeak eman du.

Ladón segurtasuna

Doktorego-tesi horretan, teknika batzuk proposatzen dira Gauzen Interneten (Internet of Thigfs, IoT) ingurunetan bildutako datuak babesteko. Inguru horietan sentsore asko erabiltzen dira eta informazioa nonahiko eran biltzen da. Zehazki, Ladón segurtasun-protokoloak benetakotasunaren, sarbide-kontrolaren eta pribatutasunaren mekanismoak ematen ditu. Mekanismo horiek edukiera txikietako gailuen beharrak betetzeko egokituta daude, hala nola taupada-markagailua medikuntzan.

Argazkia:  Datuak Babesteko Euskal Bulegoa