euskaraespañol

‘Otoitz edertuak: Orduen liburuak Erdi Aroko Europan'

'Liburutegi ikusezina' serieko Arabako Campuseko Koldo Mitxelena liburutegiaren seigarren erakusketa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/06/18

Irudia

 

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Koldo Mitxelena liburutegiko Basterrechea Matoni Funtsetik hartutako XIV. eta XVI. mendeen artean egin ziren Erdi Aroko Orduen Liburuei buruzko eskuizkribuen faksimileen (eta bi inkunable) erakusketa ikusgai Arabako Campuseko liburutegian (Nieves Cano kalea, 33).

Liburutegi honetan gordetako funtsak hurbiletik ezagutzeko beste aukera bat da. Kasu honetan ‘Otoitz edertuak: Orduen liburuak Erdi Aroko Europan' izenburua daraman erakusketa ikus daiteke, mota honetako lanen gainbegirada historiko labur batekin eta ezaugarri azpimarragarrienetako batzuekin batera. Erakusketa osatzeko, gainera, aukeratutako eskuizkribuen azterketa liburuak ikusgai daude, kontsultatu nahi dituenarentzat.

Ez aspalditik hona, UPV/EHUko Arabako Campuseko Liburutegiak bere funts berezien hainbat erakusketa egin ditu unibertsitateko kideei eta herritarrei, oro har, ezagutarazteko. Uztaila amaitu bitartean, interesdunek ‘liburutegi ikusezinaren' erakusketa hau bisitatu ahalko dute astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 21.00ak arte, eta, larunbatetan, 9.00etatik 14.00ak arte.

Erakusketaren katalogora esteka:
http://issuu.com/biblioehu/docs/oraciones_iluminadas