-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Musika: Sonakayren kontzertua
- Ekitaldia
Noiz eta non
2022/10/21, 19:00
Kokapena
Bilbao (Bizkaia)
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Kontzertu hau aurreikusita zegoen Leioa-Erandio Eremuko Arboretumean irailaren 28rako, baina eguraldia dela eta, atzeratu behar izan da.
Sustrai euskaldunak eta ijitoak dituen talde euskalduna da Sonakay. 2015ean hasi zen euskal musikaren historiako benetako bitxien bertsioak egiten, bere bi kulturen fusioaren bidez: flamenkoa eta euskara.
Jonatan Camacho ‘Joni’ (ahotsa), David Escudero (Lehen gitarra), Ramón Vélez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez ‘Beltza’ (baxua) eta David Bernárdez (perkusioa) dira talde donostiar horren egungo kideak.
Flamenkoa eukaraz egiten dute, zalantzarik gabe publiko mota guztien artean eragina izan duena eta, horregatik, bere lehen albumaren izenburua honako hau izan zen: ‘Sonakay denontzat’.
Sonakayk 2019an aurkeztu zuen ‘Izarrak’ singlea. Taldearen euskarazko lehen abesti propioa da, Iker Laurobarekin sortua, eta euskal musikaren historiaren bertsio ezagunak interpretatzean lortu ditu bere arrakastarik handienak.
2020ko otsailean, Sonakay ‘Rumba txikitita’rekin itzuli zen, flamenkitoa euskaraz, baina oraingoan rumba eran eta Omar González kubatarraren laguntzarekin.
‘Sonakay guztiekin’ bigarren diskoa da Ketama, Maria Berasarte, Iñaki Salvador, Iker Lauroba, Urko, Golden Aplle Quartet, Omar González, Jose de Pasaia eta Paco Suárez artisten arteko adiskidetasun eta artearen emaitza.
Hirugarren diska ‘Suerte’ joan den ekainean aurkeztu zuten Oiartzunen.
Bideoak:
'Rumba txikitita': https://www.youtube.com/watch?v=yfuX0STPIdc
'Txoria txori': https://www.youtube.com/watch?v=NdYsk0aq1j4